Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Alba gailurra.

Alba gailurra.:: travesiapirenaica.com

GR-11 3. etapa: Elizondo - Urkiaga mendatea

mendirizmendi.com  | 02-01-2018

Maiatzak 20ean burutuko da.

Kintoko oihana Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen pagadia da. Baztan, Erro, Esteribar eta Aldude ibarrek gune natural honen jabetza partekatzen dute. Nafarroako baso zabalenetako bat da . Adi mendia buru duela, paraje zabal honek bazter paregabeak gordetzen ditu. Historia handiko lekua da. Ohian honen izena Erdi Arotik datorkigu. Erdi Aroan Nafarroako erregeari basoek eta larreek emandako ekoizpenetik bostena ordaintzen zitzaion zerga bezala. Hortik datorkio Kintoa izena oihanari.

Kintoko beste ezaugarrienetako bat Eugiko urtegia da. Urtegi horren hondoan daude Eugiko garai bateko arma fabrikako hondakinak. Halere, Orbaitzetakoa baino modernoago den beste baten hondakinak Kintoko basoaren bihotz-bihotzean aurkitzen dira. Ola hori XVI. mendean eraiki zuten eta kanoietarako balak eta tamaina txikiko armak ekoizten zituen.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
Santiago elizaren inguruan aurkituko ditugu lehen marka gorri-zuriak. Asfaltatutako pista batetik hasten da bidea, baina berehala pista utzi eta bere eskuinean dagoen bidezidor batetik egin behar da gora Urkitza gailurraren ekialdeko magaletik Urbillo leporaino iritsi arte. Bertan iturria, mahaiak eta sua egiteko tokia aurkituko ditugu.

Bertatik, bidetik zertxobait desbideratuz, Alba igotzeko aukera dago. Etapako desnibela apur bat gehitzen da, baina luzeran zertxobait laburragoa egiten da eta, egun argiarekin, gailurretik bistak zoragarriak dira.

Alba igotzeko asmorik ez bada, bere ipar aldetik inguratu eta Hargibel lepora hurbildu behar da. Bertan izen bereko mairu-baratza dago. Hesiari jarraituz hego aldera egin eta hezegune bat duen lepora jaitsi.

Bideak berriro gora egiten du Lohiluzeko leporaino. Ondoren, ia altuera galdu gabe, Buztanberroko lepora hurbildu behar da eta hemendik Zaguako lepora jaitsi. Hemen norabidez aldatu eta ezkerrera, ipar aldera, egin behar da Urkiaga lepora jaisteko. Azken metroak pagadi batean barrutik egiten dira.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña