Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Saoubathou lepoa.

Saoubathou lepoa.:: Javi Esparza

"Senda de Camille": laugarren eta bostgarren etapak

mendirizmendi.com  | 12-06-2018

“Senda de Camille” Echo, Aisa, Lescun eta Anso eremuetan dagoen ibilbide zirkularra da. Ibilbidearen izena Pirinioko azken hartz autoktonoaren oroimenez jarrita dago.

Camille Pirinio mendizerran bizi izandako azken hartz arrea izan zen (Ursus arctos pyrenaicus). Orain dela zazpi urte geroztik ez dira bere aztarnak gehiago aurkitu eta ofizialki hiltzat emana dago. Hala ere, ordurako hartz nahiko zaharra zen, 25 urte baino gehiago baitzituen. Bere bizitza osoa Frantziako Bearn bailaran, Aragoiko Anso eta Echo herrien eremuetan eta Nafarroako Roncal bailaran igaro zuen. Hori dela eta ibilbideak bere izena darama.

Ibilibide osoak 6-7 etapa ditu. Oraingo honetan laugarren (Sonport - Arlet-eko aterpea) eta bostgarren etapa (Arlet-eko aterpea - Lescun) egingo ditugu.

IRTEERA
Egunak: Ekainak 30 eta Uztailak 1.
Irteera ordua: Goizeko 6:30 h
Tokia: Atsegindegi.

ETAPAK
Luzerak: 19 km lehenengoak eta 20 km bigarrenak.
Denborak: 6-7 h lehenengoak eta 7-7:30 h bigarrenak.
Desnibel metatuak: Lehenengoak 1.150 m gorantz eta 780 beherantz. Bigarrenak 520 m gorantz eta beherantz 1.640 m inguru.
Zailtazuna: Zailtasun berezirik gabekoa. Etapa luzeak.
Beharreko materiala: Mendiko material arrunta. Aterperako lo-zaku fin bat.

Llena de la Garganta, Llena del Bozo eta Labata. Llena de la Garganta, Llena del Bozo eta Labata.:: Javi Esparza ::

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña