Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Iratiko basoa.

Iratiko basoa.:: AberronchaHitos

Red zero: Iratitik Otsagabira

mendirizmendi.com  | 18-04-2019

Ibilaldi honekin Bigarren Mundu Gerran Euskal Herriko Pirinioetan jardun zuten ihes-sareetan parte hartu zuten guztiak gogoratu eta omendu nahi ditugu.

Lehendik kontrabandorako erabiltzen ziren bidetaz baliatuz, gure mendietan antolatu zen bide-sarea naziek okupatutako Europatik ihes egiteko sortu ziren ibilbideen barruan garrantzi handia hartu zuen. Etxe seguru edo babesleku ugari Euskal Herrian kokatu ziren, muga internazionalaren bi aldetan, eta mugalari gehienak inguru hauetakoak ziren. Ihes egiteko isilpeko sareetan parte hartu zuten herri horietako batzuk Hernani, Oiartzun, Donostia, Donibane Lohitzune, Errenteria, Mendibe, Irun, Donibane Garazi, Sara, Izaba, Orbaizeta, Otsagabia, Aldude edota Elizondoak izan ziren.

Sare klandestino haietan lagundu zuten bi aldetako pertsonek burutako ekintza ausart eta desinteresatuak ez ditugu ahaztu nahi. Pertsona haiek bazekiten, harrapatuak izatekotan, torturatuak eta fusilatuak izango zirela edo, egoera onenean, nazien kontzentrazio eremuetara hiltzera bidaliak izango zirela. Askok horrela amaitu zuten.

Ibilbidearen garrantzia historikoan interesa ez duenak agian naturari buruzkoa du. Jakin ibilbidea Europako pagadi-izeidirik handienetako batean kokatzen dela; Alemaniako Oihan beltzaren atzetik Iratiko oihana da bigarrena. Paraje hau, oraindik gaur, ia birjina mantentzen da eta balio ekologiko handia duen altxorra da.

Ibilbidearen deskribapena
Iratiko Etxeak izeneko tokitik hasten da ibilbidea. Muga zeharkatzen zuen bideak hego aldera egiten du, baina gu ipar aldera eginez hasiko gara. Helburua “Cubo” izenarekin ezagutzen den ur-jauzia eta bertan erorita dagoen 25 m inguruko enborra bisitatzea Ondoren atzera egin eta autobusa utzi dugun tokira itzuliko gara. Ibilbidearen tarte honek 1 h inguru irauten du. Bigarren zati honetan beti hego aldera egin behar da. Iratiko Etxeak izeneko tokitik (687 m) GR11/GRT9 bideari jarraitu behar diogu eta “Paso de las Alforjas” (1.366 m) lepora igo. Ibilbide gehiena baso barrutik egiten da. Azken metroetan, Abodiko mendizerraren goiko partera iristen garenean, soroetatik egiten da. Soro eta baso tartetik behera egiten da. Beste baso batean sartzerakoan Muskilda monasteriora hurbilduko gara. Bertatik ibilbideari amaiera emateko Otsagabira jaistea soilik geratzen da.

IRTEERA
Eguna: Maiatzak 5
Irteera ordua: 7:30 h
Tokia: Atsegindegi.

IBILBIDEA
Luzera: 17 km
Denbora: 5-6 h
Desnibel metatuak: 700 m gorantz eta 800 m beherantz.
Zailtazuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharreko materiala: Mendiko material arrunta.

OHAR GARRANTZITSUA: Elkarteak ibilaldi hau apirilaren 28an egiteko asmoa zeukan, baina hauteskundeak direla medio MAIATZAREN 5era atzeratu da.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña