Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Taxeras bidean.

Taxeras bidean.:: mendirizmendi.com

Senda de Camille: seigarren eta zazpigaren etapak

mendirizmendi.com  | 31-08-2019

“Ruta de Camille” ibilbide zirkularrari amaiera emango diogu azken bi etapak eginez. Irailak 14 eta 15eko asteburuan Lescun herrian hasi eta Hechon amaituko dugu.

Udazkenari sarrera emateko Pirinio mendizerran bizi izandako azken hartz arrearen izena daraman Camille ibilbideari amaiera emango diogu. 2017an, Hechotik abiatu eta Espainia aldean dauden 3 etapak egin genituen. Iaz Frantziako lurretan egiten diren bi etapak osatu genituen eta ibilbidea Lescun herrian amaitu genuen. Orain egingo diren 2 etapekin zirkulua itxi eta ibilbideari amaiera ematen zaio.
Azken bi etapetako bakoitza, bakarrik hartuta, ez da zaila eta ez du zailtasun aipagarririk, baina desnibelak eta iraupenak kontuan hartuta bi etapak jarraian egitea gogorra suertatu daiteke. Komeni da forma fisiko egokian egotea.

IBILBIDEEN DESKRIBAPENAK

6 etapa

Hernanitik bidaiatu ondoren, autobusak Lescun herrian utziko gaitu. Bidearen lehen zatia asfaltatuta dagoen pista batetik egiten da. Bidearen lehen zatia nahiko urbanoa izan arren, Lescun Zirku aldera dauden bistak zoragarriak dira.
Bide horri jarraituz Ansabereko lautadara iritsiko gara. Lautadaraino bideak emeki gora egiten badu, hortik aurrera gogor egiten du gora eta aldapa ez da amaitzen Petrechemako lepora iritsi arte. Lepotik aurrera bideak behera egiten du, hasiera batean harkaitzen artean, gero baso barruan. Azken metroak Linzako iraupen eskiko pistetatik eginez Linza aterpera iritsiko gara.

LUZERA: 18 km
DENBORA: 6 ordu
DESNIBEL METATUAK: 1.275 m gorantz eta 780 m beherantz.

7 etapa
Linzatik Zurizara jaitsi eta hortik, ezkerrera egiten duen pistari jarraituz, Taxeras pasagunearen oinarrira hurbildu behar da. Hortik aurrera bideak gora egiten du eta aldapa gogor batetik Taxera pasagunea zeharkatu behar da. Goiko aldean goi-mendiko zelaiekin topatuko gara. Zelai horiek zeharkatu eta behera eginez Siresako bailarara jaitsi behar da. Jaitsiera luzea da (ia 600 metroko desnibela) eta okerrena gero berriro gora egin behar dela da, beste 400 metroko desnibela eginez Lenito Baxo-ko lepora igo arte. Eskerrak azken igoera hori baso barrutik egiten dela. Hortik Hecho bailarara jaistea bakarrik geratzen da etapari amaiera emateko.

LUZERA: 21,5 km
DENBORA: 7 ordu
DESNIBEL METATUAK: 1.200 m gorantz eta 1.600 m beherantz.

Ansabere harana. Ansabere harana.:: Javi Esparza ::

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña