Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

MENDIZALE ASTEA

Mendizale astea 2019.

Mendizale astea 2019.:: Mendiriz Mendi

Azaroak 4tik 8ra
Mendizale astea ospatuko dugu

mendirizmendi.com  | 29-10-2019

Urtero bezala, aurten ere Mendizale astea ospatuko dugu. Beti bezala proiekzio interesgarriak antolatu dira eta zuen parte hartzea espero dugu. Proiekzio guztiak, 19:30etan izango dira Biteri Kultur Etxean.

EGITARAUA

AZAROAREN 4a, astelehena (Eus)

"ESKIA ARGENTINA, JAPONIA ETA AUÑAMENDIETAN" Jon Sasigain, Aitor Zabarte, Aitzol Mendizabal

Pirineoetatik hasi eta Andeetan eta Japonian barrena dauden eski eremu ezberdinak ezagutaraziko dituzte euren esperientzi eta bizipenak azalduz.

AZAROAREN 5a, asteartea (Eus)

"BIZIMINEZ” Josu Iztueta

Bi lagunek AEBko errepideetan zehar egin zuten bidaia bateko oroitzapen eta bizipenak azaltzen dizkigute Biziminez filmean. Errepideko zeharkaldia bera baino garrantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta negarrez eta umorez gaindituko dituzten bidean aurkitutako oztopoak. Bizitzari buruzko gogoeta sakona, bi adiskideren erretratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hunkigarria.

AZAROAREN 6a, asteazkena (Eus)

"CVCEPHOTO 5 urte, Naturak argiari zentzua ematen dionean" Club Vasco de Camping

Donostiako Vasco de Camping Elkarteak antolatzen duen nazioarteko argazkilaritza lehiaketa da CVCEPHOTO. Bertan, mundu osoko mendi kiroletako argazkilari ospetsuenek hartzen dute parte. Emanaldiak lehiaketaren argazki esanguratsuenetarikoak ikusteko parada eskaintzen du. Bide batez,argazki saritu batzuen erakusketa bat izango da.

AZAROAREN 7a, osteguna (Eus)

"JAPONIA" Unai Goikoetxea

Japonian zehar bizikletaz egindako ibilbide bat, (Tokio,Shikoku irla, Fuji mendia…).

AZAROAREN 8a, ostirala
Gaztetxoak: 18:00etan proiekzio berezia. Gaztetxoen irteerak ikusiko dira, eta ondoren, dominak banatuko.

“XL. Argazki Lehiaketa” Argazki digitalen lehiaketa eta sari-banaketa. Ondoren, elkarteak urtean zehar egindako jardueren irudiak proiektatuko dira.

AZAROAREN 17a, igandea Bazkidearen eguna. Mendi-irteera: Lana Bailara – Lokiz mendilerroa.

OHARRA: proiekzio guztiak 19:30ean izango dira Biteri Kultur Etxean, gaztetxoena izan ezik.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña