Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEN IRTEERA

:: Allekoko pagadia.

Allekoko bira,
goroldio eta
pagoz egindako paisaia

mendirizmendi.com  | 15-11-2019

Lizarrusti Parketxetik SL-GI 2004 bidezidorra ezagutzeko aukera.

Ingurune hau Lizarrusti Parketxetik hurbil egonagatik ere, ezezaguna da; baina badu halako zera berezia... Harkaitz biluziak Ipar haizearen ufada hotzetatik babestuta, bidezidorra harri, goroldio eta pagoz egindako paisaian murgiltzen da. Ipuinetakoak diruditen leku horiek aintzinako garaiak ekarriko dizkigute gogora. Ikazkinak, artzainak, egurketariak eta estraperlistas ibili ohi ziren bide horietan orain asko ez dela.



IRTEERA
Eguna: Azaroak 24an.
Ordua: 09:00etan.
Tokia: Biterin kultur etxean.

IBILBIDEA
Luzera: 4 km
Denbora: 3:00 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa 200 metroko desnibela .
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña