Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEN IRTEERA

Otsabio (810 m).

Otsabio (810 m).:: Mendiriz Mendi Elkartea

Otsabio mendia (801 m): 2019ko azken irteera

mendirizmendi.com  | 09-12-2019

Gazteentzako urteko azken mendi irteera.

Gipuzkoako hego-ekialdean dauden Araxes eta Oria ibaien haranetan, zortziehun metroen gainetik dago Otsabio mendiaren tontorra, Tolosako oinetan amaitzen den Aralar mendilerroko muturretako bat. Mendi-magalean kokatua dago Altzo herrixka, larrez eta basoz inguratutako leku baketsua; azken aldian lasaitasun pixka bat galdu duen arren, ‘Handia’ filmak eman dion ospearen eraginez. Izan ere, Altzoko biztanle ospetsu baten bizitza kontatzen du pelikulak: Miguel Joaquín de Elizegui (1818-1861), Altzoko Erraldoia bezala ezaguna. 2,42 metro neurtzera eta 185 kilo pisatzera iritsi zen.

IRTEERA
Egunak: Abenduak 15
Irteera ordua: Goizeko 9:00etan
Tokia: Atsegindegi

IBILBIDEAK
Luzera: 10 km
Denbora: 3,5 h inguru
Desnibel metatua: 450 m inguru gorantz eta beherantz.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña