Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GUZTIENTZAT

Mendiko Astea 2020.

Mendiko Astea 2020.:: mendirizmendi.com

Mendizale Astea
2020 eta XLI.
Argazki Lehiaketa

mendirizmendi.com  | 25-10-2020

Urtero bezala, aurten ere Mendizale Astea ospatuko dugu azaroak 2tik 6ra. Bertan ere XLI. Argazki Lehiaketaren opariak banatuko dira. Denok gonbidatuta zaudete.

Urtero bezala, aurten ere Mendizale Astea ospatuko dugu.
Ostegunekoa izan ezik, hitzaldi guztiak euskaraz izango dira. Proiekzio guztiak Biteri Kultur Etxean izandg dira, denak 19:30ean gaztetxoena izan ezik (18:00tan).

Aurtengo egitaraua hurrengoa da:

AZAROAREN 2a, astelehena (Eus)
"ARMENIA: NATURA ETA KULTUR ONDAREAK"
Iñaki Zuza


Kaukasoko mendikatearen hegoaldean dago Armenia. Europa eta Asiaren artean, Georgia, Azerbaijan, Iran eta Turkiarekin muga eginez. Bertan, mendi- eta baso-paisaia harrigarrietan antzinako eliza eta monasterio ederrak daude. Unescok eraikin horietako asko Gizateriaren Ondare izendatu ditu.
Horiei buruz eta gauza gehiagori buruz hitz egingo digute lehen hitzaldi honetan.



AZAROAREN 3a, asteartea (Eus)
"BTT NEPALEN”
Raúl Díaz


Iragan den udazkenean mendiko bizikletara zaletuak diren lagun batzuk Nepalera bidaia egin zuten. Bidai horretan Manaslu eta Annapurnako trekkingak bizikletan egin zituzten 17 egunetan zehar, horretarako hainbat bidezidor malkartsuetatik pedalei gogor eraginez.
Abentura zoragarri horretako bideoekin eta argazkiekin muntaia audiobisual bat prestatu digute eta beraien esperientzia gurekin partekatu du Raul Díazek.



AZAROAREN 4a, asteazkena (Eus)
"ESKALADA JASANGARRIA GIPUZKOAN"
Gipuzkoako Mendizale Federazioa


Eskaladako jokalekua ingurune naturalean dago. Fauna eta flora espezieekin batera, interes geologikoa duten lekuetan jarduten da, baita balio kultural handiko arkeologia-aztarnategiak dituzten zonaldeetan ere.
Eskalatzaileen betebeharra da hori guztia errespetatzea. Hori gutxi ez balitz, landa-ingurunea pertsona askoren lantokia eta bizilekua denez, bizikidetzarako oinarrizko arau batzuk errespetatu behar dira ere.
Eskalatzaileok jardunbide egokia burutzeko jarraitu beharko genituzkeen dekalogoa azalduko digute Gipuzkoako Mendizale Federazioko kideek.



AZAROAREN 5a, osteguna (Erd)
DOLOMITAS Y PARQUE NATURAL DE STELVIO
Angel Belda

Argazki eta irudien laguntzarekin, mendi zoragarri horietan bizitako esperientziataz mintzatuko zaigu Angel. Stelvio Parke Naturaleko toki zoragarriak ezagutzeko aukera ere izango da.



AZAROAREN 6a, ostirala
* Gaztetxoak: 18:00etan proiekzio berezia.

Gaztetxoen irteerak ikusiko dira, eta ondoren, dominak banatuko.

*“XLI. Argazki Lehiaketa” - 19:30etan
Argazki digitalen lehiaketa eta sari-banaketa. Ondoren, elkarteak urtean zehar egindako jardueren irudiak proiektatuko dira.



OHARRAK:
* COVID egoera dela eta aforoa mugatua da.
* Maskara derrigorrezkoa da.
* Proiekzioak Osasun Neurriek agindutako ordurako amaituko dira.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña