Ur-kanala.:: Mendiriz mendi
Añarbetik Goizuetara igandean 26an joango gara
mendirizmendi.com | 13-09-2021
Uztaileko irtenaldiaren arrakastaren ondoren, inguruko mendi jardueretara itzultzen gara berriro ere. Goizueta inguruko paraje eta baso ederrez gozatzeko aukera paregabea izango dugu honetan.
Goizuetako errepidean Añarbek duen tuneletik hasiko da ibilbidea. Bertara autobusez joango gara.
Ur-kanalak jarraituz Artikutzako herrixkara hurbilduko gara. Bertara iritsi aurretik, eskuinera egin eta Goizuetako harrobira eramango gaituen pista hartuko dugu.
Ibilbidean Elamako burdinola etzagutuko dugu. Horretarako bidetik irten eta desbio txiki bat egingo behar da. Bidera itzuli eta harrobira hurbilduko gara. Bertatik bidezidorrak eta pistak erabiliz Goizuetara jaitsiko gara.
Izena emateko
Irteera irailak 26an izango da, Atsegindegitik abiatuta, goizeko 8:00tan. Izena emateko edo zehaztasun gehiago izateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8tatik 9tara. Izena emateko epea irailaren 24an amaituko da.
OHARRAK:Janaria motxilan eraman behar da, ibilbidean bazkalduko baita.
Eguraldi txarra egiten badu ez gara ur-kanaletik joango.
Datu interesgarriak
Distantzia: 18 km
Denbora: 7 ordu
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
23-04-2024
Aizarnatik Santa Engrazira (507 m)
08-04-2024
04-04-2024
Lazkaomenditik
Zaldibiara
Arkakan barrena
26-03-2024
Apirilaren 28an Akarregi sagardotegian bazkaria egingo dugu
27-02-2024
GR-20 4. etapa:
Amezketa -
Ataun
26-02-2024
Aizpeako meategia,
burdinaren
lurraldea
28-01-2024
Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo
Info Links