Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Orhi.

Orhi.:: travesiapirenaica.com

GR-11 7. etapa: Otsagabiatik Isabara

mendirizmendi.com  | 05-10-2021

Oraingo honetan GR11 zeharkaldiari jarraipena emango diogu. Euskal eremuko etapak soilik egingo ditugunez, etapa gutxi falta dira zeharkaldia amaitzeko. Anima zaitez!

GR11ko etapa honek ia ibilbide osoan Orhi gailurra du izpide. Ibilbideko toki ugaritik Orhiren gailur zorrotza ikusteko aukera izango dugu. Lehen elurteak eman badira, zuri kolorez jantzia ikusiko dugu, bestela bere ohio berde kolorez.

Ibilbide gehiena pistetatik zehar egiten denez nahiko erosoa da. Aipatzeko zailtasun bakarra Isabara jaisteko malkar gogorra da. Etapa luzea izanik, azken kilometroetako jaitsiera hori nahiko neketsua suertatzen da. Hala era, amaiera gertu egonik, ez da oso luze egiten.

Izena emateko
Irteera urriak 17an izango da, Atsegindegitik abiatuta, goizeko 7:00tan. Izena emateko edo zehaztasun gehiago izateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8tatik 9tara. Izena emateko epea urriaren 15ean amaituko da.

Oharrak: Janaria motxilan eraman behar da, ibilbidean bazkalduko baita.
Etapako azken kilometroak arte ez dugu urik aurkituko bidean. Komeni da ur nahikoa motxilan eramatea.

Datu interesgarriak
Distantzia: 21 km
Denbora: 6-7 ordu
Desnibela: 750 m gorantz eta beste horrenbeste beherantz.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña