Finalistaren eguna.:: Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Eskolarteko XXXIII. finalistaren eguna
mendirizmendi.com | 17-10-2021
Urriaren 24an Eskola Mendiko Finalistaren Eguna ospatuko dugu. Aurten Mendiriz Mendik antolatzen du eta urtero bezala, zuen parte hartzea espero dugu.
Horren urte t´erdi zaila jasan ondoren, eskola-mendizaletasuneko jarduerei berrekin diegu, gure ikasleak berriro ere naturan festa giroan ikusteko ilusioarekin. Gipuzkoako ikastetxeek mendi jardunaldi polit bat partekatzeko aukera paregabea.
Finalistaren Eguna Gipuzkoako eskola-mendizaletasunaren jaia izaten da, eta bertan, Mendi
Lehiaketako parte hartzaile sailkatuei diplomak ematen
zitzaizkien. Pandemiagatik eskola-jarduerak bertan behera geratu zirenez, aurten ez dago finalistarik. Oraingo honetan, ordea, Gipuzkoako haurrek mendiko egun eder eta osasuntsu batez goza dezaten balioko du ekitaldiak, gurasoen eta antolakuntzaren prebentzio-neurriei jaramon eginez.
Ibilbidearen track-a lotura honetan aurkituko duzue:
Ibilbidea
08-05-2022
“Ahaztuta” dagoen beste emakume bikote baten adorea eta heroismoa
28-04-2022
Bilguneei buruzko tailerra eta eskalada ikastaroa maiatzean izango da
02-04-2022
Aizkorriko 675 m:
Adarraren itzalean dagoen tontorra
16-03-2022
Monte Buciero,
Santoñaren
zelataria
22-02-2022
22-02-2022
Pagoeta: Itsasora begira dagoen gailurra
07-02-2022
Info Meteo
Info Links