Mendizale astea 2021.:: mendirizmendi.com
Mendizale astea azaroaren 9tik 12ra bitartean izango da
mendirizmendi.com | 03-11-2021
Urtero egiten ohi genuen bezala, aurten, azaroak 8tik 12ra, Mendizale astea berriro ospatzen hasiko gara. Proiekzio interesgarriak antolatu dira eta zuen parte hartzea espero dugu. Proiekzio guztiak, 19:30etan izango dira Biteri Kultur Etxean.
EGITARAUA
AZAROAREN 8, astelehena (Eus)
"URMUGA" Mattin Zeberio eta Felipe Uriarte
Mattin Zeberiok eta Felipe Uriartek Urmuga dokumentala zertan datzan azalduko digute. Urmuga dokumentalak mendi- eta musika-abentura bat jasotzen du irudi eta soinuaren bidez. 19 eguneko ibilaldia izan da uren banalerrotik. 2020ko uztailaren 14an abiatu ziren. Hainbat formatutako 10 kontzertu egin ziren ibilbidean, inguru natural susmagaitzetan.
AZAROAREN 9a, asteartea (Gaz)
"FLORA EN LAS ALTAS CUMBRES DEL PIRINEO”
Olatz Fernandez eta Mª Jesus Herreros
Menditegien eta mendizaleen presentziak eta klima-aldaketak goi-gailurretako landaredian eragin al dezakete? Goi-mendiko ekosistemak dira aldaketa globalaren ondorioz gehien alda daitezkeenak. Alpetar espezie askoren hegoaldeko muga dira Pirinioak, eta, beraz, Pirinioetan Alpeetako biodibertsitatea aldatzeko prozesuak askoz nabarmenagoak izan daitezke Europako gainerako mendikateetan baino.
AZAROAREN 10a, asteazkena (Eus)
"IRAN SKIEKIN” Ekain Alvarez
Iran, gehienentzako ezezaguna, erlijio ezberdina, basamortua, beroa, datilak eta pistatxoak!! Bi mendikate luze eta zabal eta bai... udara bero eta lehorrak! Neguan ordea prezipitazioak eta hotza... 3 lagun eskiatzailek behar dutena!!
AZAROAREN 11a, osteguna (Eus)
“COSTA BRAVA eta RIAS BAIXAS PIRAGUAN” Unai Goikoetxea
AZAROAREN 12a, ostirala
“XLII. Argazki Lehiaketa”
Argazki digitalen lehiaketa eta sari-banaketa.
Ondoren, elkarteak urtean zehar egindako jardueren irudiak proiektatuko dira.
OHARRA: proiekzio guztiak 19:30ean izango dira Biteri Kultur Etxean.
AZAROAREN 21a, igandea
Bazkidearen eguna.
Mendi-irteera: MANDUBIA - IZAZPI - ZUMARRAGA.
Distantzia: 9,5 km
Desnibela: 530 m
Denbora: 3h 1/2
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
PREZIOA: 35 euro. Bazkaria barne.
23-04-2024
Aizarnatik Santa Engrazira (507 m)
08-04-2024
04-04-2024
Lazkaomenditik
Zaldibiara
Arkakan barrena
26-03-2024
Apirilaren 28an Akarregi sagardotegian bazkaria egingo dugu
27-02-2024
GR-20 4. etapa:
Amezketa -
Ataun
26-02-2024
Aizpeako meategia,
burdinaren
lurraldea
28-01-2024
Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo
Info Links