Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Trikuharria.

Trikuharria.:: mendirizmendi.com

Hernani ezagutuz: Epele

mendirizmendi.com  | 07-02-2022

Ibilbideak garrantzi handiko guneak ezagutzeko aukera emango digu. Errekaertzetatik, basopetatik eta mendi belazetatik ibiliko gara. Bertako estazio megalitiko aberatsez gozatzeko aukera ere izango dugu.

Hernaniko Epele inguruetan mendi bira egingo dugu. Paisaiaz gozatzeaz gain kultura aldetik garrantzitsuak diren estazio megalitikoak bisitatuko ditugu. Informazio gehiago eta zehatzagoa Epele gure webgunean aurki dezakezu.

Izena emateko
Irteera otsailaren 20ean izango da. Irteera lekua Atsegindegi da eta irteera ordua goizeko 8:30ak. Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.

Datu interesgarriak
Distantzia: 9 Km
Denbora: 2-3 ordu
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoak.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña