Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Gran Facharen hegotik ikusita.

Gran Facharen hegotik ikusita.:: apatita.com

Gran Facha (3005 m) eta Pico Tebarrai (2886 m)

mendirizmendi.com  | 30-06-2022

Uztaileko asteburua luzea, 23-25ekoa, Gran Fachako inguruetan egingo dugu. Bi gailur egiteko asmoa dago: Gran Facha (3005 m) eta Pico Tebarrai (2886 m).

Uztaileko asteburua luzea, 23-25ekoa, Gran Fachako inguruetan egingo dugu. Otorduak eta lo Bachimañako aterpean egingo ditugu eta igoko ditugun gailurren ibilbideetan igoera eta jaitsiera toki berdinetik izango da. Beraz, pisu gutxirekin ibiltzeko aukera izango da, gehiena aterpean uzteko aukera izango baita. Bi gailur egiteko asmoa dago: Gran Facha (3005 m) eta Pico Tebarrai (2886 m).

Lehenengo eguna
Casa de Piedra aterpetxetik irten eta Bachimañako aterpera igoko gara. Bi ordu inguruko igoera da. Bide arruntetik, GR 11tik, igo beharrean “Machos” eta “Lumiacha” bidetik igoko gara, bide arrunta baino lasaiagoak direlako.

Bigarren eguna
Gran Facha gailurra egingo dugu. Ez dugu bere ohiko bidea den ipar ertzetik egingo, hego aldetik baizik. Bide hau zailtasunean ohiko bidearen antzekoa da. Toki batzuetan, harkaitzetik igotzeko, eskuak erabili behar dira eta airetiko pasagunetxo batzuk zeharkatu. Bertigoa dutenentzat ez da oso aproposa. Hala ere, itzulia toki beretik egingo denez, baten batek igotzen jarraitu nahi ez badu itzultzeko edo bertan itxaroteko aukera izango du.

Hirugarren eguna
Tebarrai gailurra igoko da eta, Baños de Panticosa jaitsi ondoren, etxera itzuliko gara. Ez du zailtasun berezirik eta jende guztiarentzat aproposa da. Infiernos lepora igotzeko elurra egoten da. Horrela bada pioleta ongi dator.

Izena emateko
Irteera Uztailaren 23, 24 eta 25 izango da. Irteera lekua Atsegindegi da eta irteera ordua larunbat goizeko 9:00tan. Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.

Datu interesgarriak
Denborak: 2 ordu lehenengo egunean, 6-8 ordu bigarrenean eta 6-7 azken egunean
Desnibela: 600 m, 800 eta 700 gorantz egun bakoitzean; beherantz 1.300 m azken egunean.
Zailtasuna: Bertigorik ez da izan behar.
Beharrezko materiala: Kranpoiak eta pioleta agian beharrezkoak izango dira. Joan baino lehen elkarteakoekin kontsultatu eraman behar diren ala ez.
OHARRA: Kopuru mugatua.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña