Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Belateko zohikaztegia.

Belateko zohikaztegia.:: mendirizmendi.com

Belatetik Labaieneraeta sanjoanetarako
prest

mendirizmendi.com  | 22-05-2023

Belate eta Labaien arteko ibilaldia burutuko dugu. Inguru hauek benetan zoragarriak dira, basoz jantzitakoak. Leurtzako urtegia ere oso paraje politan kotatuta dago.

Belate eragin atlantikoen eta mediterraneoen elkargunea da. Hori dela eta, balio ekologiko handiko tokiak ditu, eta denetatik aipagarrienak zohikaztegiak dira. Zohikaztegiak duela milaka eta milaka urte sortutako hezegune bereziak dira eta garai haietako paisaiaz eta klimaz informazio ugari ematen dute. Nafarroan hobekien kontserbatutakoa hemen aurkitzen da.

Leurtzako bi urtegiak XX. mendearen hasieran eraiki ziren eta energia elektrikoa ekoizteko erabiltzen dira. Beheko urtegia inguratzen ikusgaitasun gutxiko jendearentzat moldatuta dagoen ibilbidea dago.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
Pista batetik igo eta etxe baten albotik igaro ondoren ezkerrera egiten duen lurrezko pista bati jarraituz zohikaztegira iritxiko gara. Zohikaztegia hesi batez inguratuta dago babes gisa. Pistari jarraituz bailara batetik lepo batera igo behar da eta bertatik, ia altuera irabazi edo galdu gabe lau pista elkartzen diren bidegurutze batera hurbildu behar da. Bertan ezkerrera egin eta Putzuetako gailurrera igoko gara.

Gailurretik jaitsi eta pista eta bidezidorrak erabiliz Zumardena lepora hurbildu behar da. Bertatik, ia 200 m-ko desnibela jaitsiz, Leurtzako urtegira hurbilduko gara. Bertan dago hamaiketakoa egiteko asmoa.

Urtegitik irten eta bideak gora egiten du. Tarte txiki batean ia 200 metroko desnibela igotzen da. Bideak lepo batera eramaten gaitu. Hortik Beintza-Labaien herrira jaistea soilik geratzen da. Ia 400 metroko desnibeleko jaitsiera da eta nahiko azkar egiten da. Bertatik Labaien herrira hurbilduko gara.

Izena emateko
Irteera Ekainaren 4ean izango da.
Irteera lekua Atsegindegi da eta irteera ordua goizeko 8:00tan izango da.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.

Datu interesgarriak
Luzeera: 18 km
Denbora: 5-6 ordu.
Desnibela: 800 m inguru beherantz eta 400 m inguru gorantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña