Larrun Kondendiaga lepotik.:: O. Elorza
Saratik Berara Kondendiagako lepotik
mendirizmendi.com | 12-05-2024
Beste behin kontrabandistek merkantziak eta pertsonak mugaren alde batetik bestera pasatzeko erabiltzen zituzten bide horietako bat ezagutzeko aukera izango da.
Aurtengo ibilbideak Maria Josefa Sansberro Etxeberri (Maddi) mugalari Oiartzuarrak erabil zezakeena jarraituko du.
Bigarren Mundu gerraren garaian Maria Josefa Sansberrok ostatu txiki bat gobernatzen zuen Sara eta Azkaine herrien artean dagoen San Ignazio lepoan. Alemanak 1940ko ekainean iritsi ziren Sarara. Okupazio-indarrak Maddiren hotelean ostatu hartuta zeuden, baina horrek ez zion eragotzi kontrabando-jarduerekin jarraitzeko. Maria Josefa 1941ean alargundu zen eta 1942ko ekainean erresistentzia sarean parte hartzen hasi zen. Bere jardueren artean iheslari aliatuei eta juduei ihes egiten laguntzea izan zen bidea erakutsiz. Arratsaldeko 19:00ak aldera irteten ziren Saratik eta hurrengo goizeko 07:00ak aldera iristen ziren Oiartzunera. 1944ko ekainean atxilotu zuten Sachsenhausen kontzentrazio-esparrura eraman. Han hil zen 1944ko azaroaren 13an.
Maria Josefa Sansberro, “Maddi”, pertsona bikaina eta kontraesanez beterikoa izan zen. Muga fisiko zein moral ugari gainditu zituen emakumea izan zen.
Bere oroimenean, eta antzeko ekintzak aurrera eraman zituzten pertsonen oroimenean, Mendiriz-Mendi elkarteak mendi ibilaldi hau antolatzen du .
Ibilaldia ez da gogorra. Luzeran ez da motza, baina desnibel gutxikoa da. Lehen zatian Saratik Kondendiaga lepora igotzen da. Igoera nahiko xamurra da sei kilometrotan 300 metroko desnibela egiten baita.
Lepotik ibilbideak, salbuespen txiki batekin, beti behera egiten du. Mugerriko lepora hurbilduko gara eta bertatik Bera herrira jaitsi. Zati honek zortzi kilometro inguru ditu eta nahiko eroso egiten da, alde batetik gehiena baso gerizpean egiten delako eta bestetik beherako joera duelako.
Datu interesgarriak
Eguna: Maiatzak 26
Irteera ordua: Goizeko 8:30tan
Luzera: 14 km
Denbora: 5 ordu inguru.
Desnibela: 400 m gorantz eta beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
21-04-2025
02-04-2025
Etxolaberri, Hernaniko
meatzaritzaren eredua
25-03-2025
09-03-2025
Mutrikutik
Eibarrera
GR-121 ibilbidetik
04-03-2025
Aresotik
Gorritira
basoan zehar
06-02-2025
Hernani ezagutuz:
Oriamendi eta
bere historia
20-01-2025
Info Meteo
Info Links