Artikutzako herria.:: mendirizmendi.com
Urtea bukatzeko
Eskas, Artikutza
eta Goizueta
mendirizmendi.com | 01-12-2024
Artikutza ezagutzen ez duenarentzat, toki eder hori ezagutzeko aukera izango du. Ezagutzen duenarentzat aldiz, berriro bisita bat egiteko aukera izango du.
Artikutza inguru hauetako baso zabal eta ederrena dugu. Nafarroako lurretan kokatuta dago, Goizuetako lurretan hain zuzen. Hala ere, finkaren jabea Donostiako udala da.
Artikutza baso hutsezko eta urezko paraje txiki eta lasaigarria gizakien esku-hartzerik gabe mantendu da. Irteera honekin, Artikutza ezagutzen ez duenarentzat, toki eder hori ezagutzeko aukera izango du. Ezagutzen duenarentzat aldiz, berriro bisita bat egiteko aukera izango du, basoa zerbait bizia den heinean egunero aldatzen baita. Kasu honetan udazkeneko jantzi horiarekin ezagutzeko aukera izango dugu.
Ibilbidearen deskribapena
Eskasetik Artikutza herrira jaitsiko gara trenbide zaharraren PR-a erabiliz. Herria zeharkatu eta AƱarbeko errekari jarraitu behar zaio beherako norabidean Alama errekarekin topo egin arte. Toki horretan erreka zeharkatu eta, baso barrutik, Altueta mendi aldera igo behar da. Gailurra beheko partetik inguratuko dugu eta Altuetako lepora hurbilduko gara. Bertatik Goizueta herria baino bi kilometro lehenago dagoen Alduntzineko Jauregira jaitsiko gaitu bideak. Bertan amaituko da ibilbidea.
Datu interesgarriak
Eguna: Abenduak 15
Irteera ordua: Goizeko 7:30tan
Luzera: 14 km
Denbora: 5 ordu inguru.
Desnibela: 500 m gorantz eta 1000 beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
20-01-2025
Mendiko eskia eta
erraketak Portaleten
14-01-2025
Iritsi da urteroko
hitzordua:
Zuhaitz Eguna
29-12-2024
Hernani ezagutuz:
Onddiri bira
urtea hasteko
22-11-2024
Besabitik
Ugaldetxora Muniskuetik
barrena
06-11-2024
GR-20a osatzeko etapa eta Bazkide Egunaren ospatzeko bazkaria
01-11-2024
Aldura 544 m Atalaia itsaso kantabrikora
24-10-2024
Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo
Info Links