Vignamale.:: Iñaki Tejerina Guruziaga
Vignamale mendiari bira
mendirizmendi.com | 06-07-2017
Lau eguneko irteera honetan Vignamale mendi ikusgarriari bira emateko aukera izango dugu. Plaza mugatuak (30 pertsona).
Lau eguneko irteera honetan Vignamale mendi ikusgarriari bira emateko aukera izango dugu. Etapak orokorrean 5-6 ordukoak dira, hirugarrena izan ezik, luzeagoa izango baita (8-9 ordu inguru).
Lo egiteko nahikoa da maindirezko lo-zakua eramatea. Zama gutxiago eramateko eguneko janaria aterpeetan erosteko aukera dago.
LEHENENGO ETAPA
Pont d'Espagneren eta Cauterets herriaren artean dagoen la Raillere (1.050 m) auzotik hasiko gara. Jéret bailaran barrena, GR 10etik, igoko gara Pont d'Espagneraino (1.496 m). Bertatik Gaube lakura (1.725 m), beti GR 10etik, eta Oulettes de Gaube (2.150 m) aterpera iritsiko gara.
BIGARREN ETAPA
Igoera gogor batetik Mulas (2.591 m) lepora igo behar da. Handik Ara bailara osoa jaitsi behar da San Nicolas de Bujaruelo (1.350 m) aterpera iristeko.
HIRUGARREN ETAPA
Etapa luzeena. Bernatuara lepora (2.330 m) igo eta, Lourdes txabolatik igaroz, Ossoue (1.850) urtegira jaitsiko gara. Val d'Ossoue balairari jarraituz Bayssellance (2.650 m) aterpera igoko gara.
LAUGARREN ETAPA
Bayssellance aterpetik Hourquette d'Ossouera (2.734 m) igoko gara eta Oulettes de Gaube aldera Col d'Arraillérako (2.583 m) bidea hartuko dugu. Lepotik Estom (1.810 m) aterpera jaitsiko gara eta handik, Lutour bailaran zehar, la Raillera auzora.
Nahi duenak aukera izango du Petit Vignamale (3.032 m) gailurra egiteko.
IRTEERA
Egunak: Uztailaren 22, 23, 24 eta 25a.
Irteera ordua: Larunbatean, goizeko 7:30ean.
Tokia: Atsegindegi.
Prezioak: FEDME duten bazkideek, 170 euro; FEDME ez dutenek 195 euro eta bazkide ez direnek aurreko prezio horiei 15 euro gehitu beharko dizkiete.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta. Izarezko lo-zakua aterpeetarako.
Plaza mugatuak: 30 lagun.
Pont d'Espagne.:: mendirizmendi.com ::
23-04-2024
Aizarnatik Santa Engrazira (507 m)
08-04-2024
04-04-2024
Lazkaomenditik
Zaldibiara
Arkakan barrena
26-03-2024
Apirilaren 28an Akarregi sagardotegian bazkaria egingo dugu
27-02-2024
GR-20 4. etapa:
Amezketa -
Ataun
26-02-2024
Aizpeako meategia,
burdinaren
lurraldea
28-01-2024
Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo
Info Links