Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

Aparrain
senderos

Fitxa teknikoa

distancia3,7 km

tiempo1.15 h

desnivel285 m

balizaBalizatu gabe

Deskargak

guiaGida | PDF

mapaMapa | JPG

trackTrack | KML

trackTrack | GPX

Aparraingo ibilbideak Aiako Harriko Parke Naturalaren barruan dagoen arren, hernaniar askorentzat ezezaguna den gune bat ezagutzeko aukera ematen digu. Bide honetan zehar Urumea ibaia Hernanin nola sartzen den ikusiko dugu eta Aparraingo atsedenlekuaz gozatzeko aukera izango dugu.

Informazio praktikoa: ibilbide hau berez ez dago seinaleztatua. Hala ere, hasieratik Oberan ibilbidearen (PR-Gi 1001) marka txuri-horiak jarrai ditzakegu kontuan harturik 1,9 kilometrotara, markei muzin eginez, bidezidor bat hartu eta Aparrainerako bidea hartu beharko dugula marka gabeko bidetik. Aparraindik berriz marka txuri-horiak segituz, itzuliko gara hasierako punturaino. Kilometro erdiko igoera izan ezik, beste guztia pistaz egingo dugu. Ibilbidearen erdialdean Aparraingo atsedenlekua dugu.

senderos Urumea ibaia.

senderosAparraingo basoa.

senderosAparraingo igoera.