Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

MENDIZALE ASTEA

Gabaseko mendilerroa, atzean Bisaurin mendia.

Gabaseko mendilerroa, atzean Bisaurin mendia.:: mendirizmendi.com

Azaroak 13tik 17era Mendizale astea ospatuko dugu

mendirizmendi.com  | 2017-11-06

Urtero bezala, aurten ere Mendizale astea ospatuko dugu. Beti bezala proiekzio interesgarriak antolatu dira eta zuen parte hartzea espero dugu. Proiekzio guztiak, 19:30etan izango dira Biteri Kultur Etxean.

EGITARAUA

AZAROAK 13, ASTELEHENA
Nagore Legarreta eta Aritz Arrondo - “NEPAL-INDIA” Poon Hil Nepalen eta Indiako Sonosara, Kagbeni eta Orchhako biztanleak eta inguruak ezagutzen.

AZAROAK 14, ASTEARTEA
Aranzadi Zientzia Elkartea - “LA ISLA PIRINEOS-L’ILLE PIRÉNÉES” ” Pyrenaica igelari buruzko dokumentala. Euskal Herrian lehen aldiz emango dena! Pirinioko erlikia..

AZAROAK 15, ASTEAZKENA
Ander Olaizola - “ESENTZIA”. Bere bigarren liburuaren aurkezpena. Bertan, Euskal Herritik bost urtez egin duen bidaia erakusten du. Bertako txoko eta animaliak erretratatuz

AZAROAK 16, OSTEGUNA
Agustin Apaolaza - “ANNAPURNA 2014”. Xabier Errorekin egindako trekking-a.

AZAROAK 17a, OSTIRALA
Umeen tartea: Gaztetxoen irteeretako argazkien bilduma berezia ikusteko aukera eta noski, dominen banaketa 18:00etan.

“XXXVIII Argazki lehiaketa” Argazki digitalen aurkezpena eta sari banaketa.