Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOENTZAKO IBILALDIAK

Santa Barbara.

Santa Barbara.:: Mendiriz Mendi Elkartea

“Hernani ezagutuz”:
Santa Barbara
ezagutuko dugu

mendirizmendi.com  | 2018-01-12

Hernaniko Ibilbide Sarea

Herri-gunetik gertu, Santa Barbara mendia hernaniar askorentzako mendi-bira txiki bat egiteko ingurune bikaina da.

Ibilbide honen bitartez, Lasarterekin muga egiten duen bideetatik pasatuz, Santa Barbara ingurua hobeto ezagutzeko aukera eman nahi dugu, mendixka honek izan duen garrantzi historikoa azalduz.

Izena emateko
Irteera datorren igandean, urtarrilla 21ean, izango da, Gudarin emparantzatik abiatuta, goizeko 9:00 ean. Ez da izena eman behar. Nahiko da Gudarin emparantzan agertzea. Irteera doan da.

Datu interesgarriak
Distantzia: 7 km
Denbora: 3 ordu.
Desnibela: 250 m
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.