Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Costa Quebrada.

Costa Quebrada.:: alfilodeloimprobable.com

Costa Quebrada: Kantabriako kostalde ikusgarri eta basatiena

mendirizmendi.com  | 2018-05-22

Kantabriako kostalde ikusgarriena eta basatiena ezagutuko dugu irteera honetan: Costa Quebrada. Bertan aurki daitezkeen kala eta hondartzak benetan zirraragarriak dira. Pena merezi du bisitak.

Kantabriako kostalde ikusgarriena eta basatiena dugu Costa Quebrada. Nahiz eta izen horrekin ezagutu, bere izen ofiziala Parque Natural de las Dunas de Liencres da.
Liencres herritik hasi eta Santander hiriaren eki aldean dagoen Magdalena penintsularaino luzatzen da. Kostalde zati honek 20 kilometro inguruko luzera du eta bertan aurki daitezkeen kala eta hondartzak zirraragarriak dira.

Itsasoak, haizeak eta kresalak itsaslabar ikusgarriak zizelkatu ditu. Urteen poderioz eragile geologiko horiek eginiko higadura lanak harkaitzak leundu ditu eta forma bereziak eman dizkie. Bertako egitura aipagarrienak harkaitzek osatzen dituzten orratzak dira. Bertakoek “urros” izenarekin ezagutzen dituzte eta itsasotik urgaineratzen dira forma bitxiak erakutsiz. Batzuk naturak nahita zizelkatu dituen eskulturak dirudite. Beste batzuk kolorez jantzitako forma eta konposizio desberdinak erakusten dituzte, paisaia are eta ikusgarriagoa bilakatuz.

Bertako geodibertsitateak bultzatuta, biodibertsitate handiko ingurunea da. Hegazti ugari eta landaretza berezia ikusteko aukera dago.

Ibilbidearen deskribapena eta xehetasunak jakiteko egin klik hemen.

IRTEERA
Egunak: Ekainak 3
Irteera ordua: 7:00 h
Tokia: Atsegindegi.

IBILBIDEAK
Luzera: 25 km
Denbora: 6 h inguru.
Desnibel metatua: 200 m inguru gorantz eta beherantz.
Zailtazuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharreko materiala: Mendiko material arrunta.