Lokiz mendilerroa.:: mendirizmendi.com
Bazkide eguna 2019: Lana bailara Lokiz mendilerroa
mendirizmendi.com | 2019-10-30
Lana bailara eta Lokiz mendilerroan ibilbide zirkular bat egingo dugu. Arnaba (1.248 m) eta Otzamendi (1.255 m) gailurrak zapaldu ondoren Lokizeko bailara zintzilikatutik jaitsiko gara.
Azken honetatik abiatuko gara. Gurdibide bati jarraituz gora egingo dugu. Zertxobait aurrerago pista utzi eta bidezidor bat hartu behar da. Bideak, basoaren barrutik, Lokizeko haitzetara hurbiltzen gaitu. Pagadi eder barrutik bideak Arnabako gailurrera eramango gaitu.
Gailurrean hamaiketakoa egin ondoren, zertxobait aurrerago dagoen Otzamendi gailurrera hurbilduko gara. Lokiz mendilerroko gailur garaiena da. Hemendik zertxobait atzera egin eta zintzilikatuta dagoen bailarara sarrera ematen dion pasagunera hurbilduko gara. Zintzilikatutako bailara hori baso eta harkaitz hormez osatutako paradisu bat da. Eremu honetaz gozatzeko parada izan ondoren bidezidorretik jaisten jarraituko dugu. Igotzerakoan erabili dugun pistara irtengo gara eta hemendik berriro Gastiain herrira jaitsiko gara.
Lana bailarara sartzeko bide ohikoena Zuñiga herria da. Bitxikeri bezala jakin Zugiña herrian jaio zela 1916. urtean Anastasio Ochoa (Tasio). Biloria herrian grabatu ziren Tasio pelikulako dantza eszenak. Bilorian ere egur ikatza egiteko erabiltzen ziren txondorren arrastoak ikusteko aukera dago.
IBILBIDEA
Zailtasuna:Erraza
Luzera: 12 km
Denbora: 4 ordu
Desnibel metatua: 590 m gorantz eta beherantz.
2020-11-28
Mendiko arropa salgai,
klubaren 75. urteurrenaren oroigarri
2020-10-25
Mendizale Astea
2020 eta XLI.
Argazki Lehiaketa
2020-09-04
Irteeretan eta
bulegoaren ordutegian
aldaketak
2020-07-04
2020-05-27
Ekainaren 1etik aurrera elkarteko
bulegoa irekita egongo da
2020-03-16
Alerta egoera dela-eta bulegoa itxita
2020-03-04
Info Meteo