Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Ehujarre arroila

Ehujarre arroila:: www.lesbascos.fr

Belagua - Santa Engrazi - Belagua

mendirizmendi.com  | 2020-07-04

Azken bi mendeetan, premiak bultzatuta, inguru hauetako biztanleak bizitza-baldintza egokiagoak lortzeko irtenbideak bilatzera bultzatuak izan dira. Irtenbide horietako bat kontrabandoa zen. Gu bide horietatik ibiliko gara.

Azken 200 urte hauetan, premiak bultzatuta, inguru hauetako biztanleak bizitza-baldintza egokiagoak lortzeko irtenbideak bilatzera bultzatuak izan dira.

Irtenbide horietako bat kontrabandoa zen. Eguraldi baldintzak gogorrak zirenean (gaua, lainoa, ekaitza), bidezidor ezkutuenak erabiliz, mugen arteko merkantzia-trukeak egiten zituzten. Hori soilik ez, gerratik ihes zebiltzanak eta makiak pertsona anonimo horien laguntza ere jaso zuten muga zeharkatzeko.

Igaroko ditugun zoko guztiek istorio hori gogorarazi behar digute. Historia ezkutua eta klandestinoa da, liburu ofizialetan agertzen ez den historia.

IBILBIDEEN DESKRIBAPENAK
LEHENENGO EGUNA
Aterpera hurbiltzeko “Kontrabandisten bidea” izeneko ibilbidearen zati bat egingo dugu. Uztarritzeko errepidean dagoen Izabako zerrategiaren albotik abiatuko gara. Ordu erdi inguru aldapa gogorrean gora egin, eta ezkerretik, Ardibidegaina gailurra (1.303 m) inguratuko dugu. Nahi duenak aukera izango du gailurrera igotzeko.

Behin gailurra inguratu ondoren, bideak behera egiten du eta berehala gaude Matiaberroako lepoan (1.120 m). Hemen kontrabandisten bidea utzi eta eskuinera eginez Asolaze kanpin aldera jaitsi behar da. Ordu erdi eskas beharko dugu kanpinera iristeko.

BIGARREN EGUNA
Belaguako begiratokitik hasiko gara (1.370 m). Begiratoki hori lehen militarren kuartela zenaren aurrean dago. Bertatik Belagua bailarara dauden bistan zoragarriak dira.

Ezker aldera eginez, ipar-mendebaldera, soroetatik emeki igota Urdaiteko lepora igo behar da (1.416m). Lepo horretan Nafarroa eta Zuberoaren arteko muga dago. Zuberoara pasa eta ipar-eki aldera eginez, emeki igotzen jarraituz, Ihizkunditzeko lepora hurbilduko gara. Ondoren, behera eginez, Ehujarre arroilaren iturburura iritsiko gara eta hortik Santa Engrazira. Jaitsiera arroilaren goiko aldetik egingo da, baina itzulia barrutik. Ibilbideko zati honetan Ehujarreko begiratokitik pasatuko gara. Bertatik dauden bistak zoragarriak dira.

Keleta, Kartxela eta Binbaleta. Keleta, Kartxela eta Binbaleta. :: Txe Zuza ::