Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

75. urteurrena

75. urteurreneko arropa.

75. urteurreneko arropa.:: mendirizmendi.com

Mendiko arropa salgai, klubaren 75. urteurrenaren oroigarri

mendirizmendi.com  | 2020-11-28

Mendiriz Mendi Elkarteak 2021ean 75 urte beteko dituela ospatzeko, mendiko arropa jarri du salgai. Klubaren ikurra daramaten askotariko janzkiak daude aukeran: polarrak, txalekoak, kamisetak, buffak… Elkartearen egoitzan erosi ahal izango dira, ohiko bulego-ordutegian.

Prezioak
Egutegia .......................... 3 euro.
Helduentzako kamiseta . 10 euro.
Haurrentzako kamiseta ... 5 euro.
Txalekoa........................ 30 euro.
Forroa ........................... 35 euro.
Poltsa .............................. 5 euro.
Txanoa ............................ 5 euro.
Buffa ................................ 5 euro.

Federazioaren fitxa
Irekia dago 2021erako federazioaren fitxa egiteko epea. Lehendik ere elkarteko bazkide zaretenoi laster iritsiko zaizue agiria postaz. Edozein kasutan, web-orri honetan hemendik lortu ahal izango da, edo klubaren bulegoan eskatuta bestela.

Bulego-ordutegia
Abenduaren 3tik aurrera bulegoa astelehen, ostegun eta ostiraletan zabalduko da, 19:30etik 21:00etara.