Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEN IRTEERA

Mendikute 816 m

Mendikute 816 m:: mendirizmendi.com

Hurrengo irteera Mendikute (816 m) mendira gaztetxoekin

mendirizmendi.com  | 2021-09-07

Gaztetxoentzako mendi jardueretara itzuliko gara berriro ere. Hernioko ohiko igoeraren ordez, urrirako programatutako irteera irailean egingo dugu, badaezpadako neurri gisa, gailurrean eta Zelatunen egun horietan egon daitekeen jende pilaketa saihesteko.

Urkizu auzotik (510 m.) irtenda hasiko dugu ibilaldia. Bideak altuera hartzen du zailtasunik gabeko bide batetik. Tolosaldean oso ezagunak ez diren pagadi eta paisaia karstiko bat zeharkatuko dugu. Tontorrean gaztelu ertain baten hondakinak ditugu zain, eta bertatik zaintzen zen kostalderako norabidean Hernio mendiaren hegalak zeharkatzen dituen galtzada.

Urkizura jaitsi eta autobusa izango dugu zain.

Izena emateko
Irteera irailak 19ean izango da, Atsegindegitik abiatuta,goizeko 8:30tan. Izena emateko edo zehaztasun gehiago izateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara. Izena emateko epea irailaren 17an amaituko da.

Datu interesgarriak
Distantzia: 5 km
Denbora: 3 ordu.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
Desnibela: gorantz eta beherantz 300 m inguru.