Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Ur-kanala.

Ur-kanala.:: Mendiriz mendi

Añarbetik Goizuetara igandean 26an joango gara

mendirizmendi.com  | 2021-09-13

Uztaileko irtenaldiaren arrakastaren ondoren, inguruko mendi jardueretara itzultzen gara berriro ere. Goizueta inguruko paraje eta baso ederrez gozatzeko aukera paregabea izango dugu honetan.

Goizuetako errepidean Añarbek duen tuneletik hasiko da ibilbidea. Bertara autobusez joango gara. Ur-kanalak jarraituz Artikutzako herrixkara hurbilduko gara. Bertara iritsi aurretik, eskuinera egin eta Goizuetako harrobira eramango gaituen pista hartuko dugu.

Ibilbidean Elamako burdinola etzagutuko dugu. Horretarako bidetik irten eta desbio txiki bat egingo behar da. Bidera itzuli eta harrobira hurbilduko gara. Bertatik bidezidorrak eta pistak erabiliz Goizuetara jaitsiko gara.




Izena emateko
Irteera irailak 26an izango da, Atsegindegitik abiatuta, goizeko 8:00tan. Izena emateko edo zehaztasun gehiago izateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8tatik 9tara. Izena emateko epea irailaren 24an amaituko da.

OHARRAK:Janaria motxilan eraman behar da, ibilbidean bazkalduko baita.
Eguraldi txarra egiten badu ez gara ur-kanaletik joango.

Datu interesgarriak
Distantzia: 18 km
Denbora: 7 ordu
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.