Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEEN IRTEERA

Pagoeta.

Pagoeta.:: Doibar

Pagoeta: Itsasora begira dagoen gailurra

mendirizmendi.com  | 2022-02-22

Urte pare bat igaro ondoren Pagoetara bueltatzen gara. Gailurra Pagoetako ingurune naturalean kokatuta dago eta itsaso aldera dituen bistak zoragarriak dira. Horregatik bakarrik pena merezi du bertara igotzeak.

Aia herritik atera eta ibilaldiari ekingo diogu, pixkanaka, Ernio txiki izenez ezagutzen den eta bidegurutzez beteta dagoen leku berezira eramango gaituen bide batetik.

Puntu horretatik Pagoetako gailurra eta gurutzea banatzen dituen lepora joango gara, eta handik, eguraldiak eragozten ez badu, itsasoa eta kostaldeko Zarautz edota Getaria herriak ikusi ahalko ditugu, hamaiketakoarekin indarberritzen garen bitartean.


IRTEERA
Eguna: martxoaren 13an
Ordua: 08:30etan
Tokia: Atsegindegi

IBILBIDEA
Luzera: 8 km
Denbora: 3:30 h
Zailtasuna: Zailtasunik gabekoa. 300 metroko desnibela.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta eta betiko umore ona bakarrik behar dira.