Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Kodes mendizerra.

Kodes mendizerra.:: www.eltrotamontes.com

Nazar - Joar (1.416 m) - Kodes Santutegia

mendirizmendi.com  | 2017-04-09

Kantabria mendizerraren luzapena den Kodes mendizerrara itzultzen gara kasu honetan. Mendizerra honetako gailur gorena igoko da, Joar mendia.

Kodes mendizerra ekialdetik mendebaldera orientatuta dagoen kareharrizko mendiez osatuta dago. Mendi hauek Araba eta Nafarroaren arteko muga osatzen dute. Ikuspegi geografikotik azterturik mendizerra Kantabria mendizerraren luzapena da.

Mendizerra honetako gailurrik garaiena guk igoko dugun Joar gailurra da. Joar gailurra bertize geodesikoa da eta antenez hornituta dago. Hori dela eta mendizale askorentzat ez da oso mendi erakargarria, baina bere gailurretik ikusten den paisai ikusgarriak igoera bat merezi duela uste dugu.

Joar gailurretik Aguilar de Codés aldera jaisten den gailur-lerroan “Dos hermanas” izenarekin ezagutzen diren bi haitz daude. Kondairak dio harri bihurtutako Uxanuri herriko bi haizpeen irudiak direla. Ekaitz gogor eta bortitz batean etxeratzeko garaian asko atzeratzeagatik bere amaorde gaiztoak egin zuen konjuruagatik horrela geratu omen ziren, betirako harri bihurtuta.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPEN LABURRA
Herritik irten eta pistari jarraituz futbol zelaiaren albotik pasako gara. Bertan dagoen bidegurutzean ezkerrera egin eta pistari jarraitu behar zaio. Zertxobait aurrerago eskuinera egin eta bidezidor batetik gora egin behar da. Basoan sartzen gara eta igotzen jarraituz pista batera irtengo gara. Pista horri jarraituz Nazar lepora iritsiko gara.

Marka gorri-zuriei gailur-lerroari jarraituz Joar eta Laplana gailurren artean dagoen La Llana izeneko lepora hurbilduko gara. Lepotik eskuinera egin behar da eta Joar gailurraren mendebaldeko magaletik igo behar da gailurrera hurbiltzeko. Gailurrera iritsi baino lehenagoko azken metroak baso barrutik egiten dira. Antenak dauden tokira irtengo gara eta zertxobait aurrerago gailurra dago.

La Llana lepora itzuli eta eskuinera biratuz, hego aldera eginez, Kodes Santutegi aldera jaisten hasiko gara. Bideak ez du galerarik GR baten parte delako. Oso ongi markatuta dago. Lehenengo metroak hartxingadi batetik egiten dira, baina berehala basoan sartzen da. Tarte laburrean burutzen da mendatetik santutegira dagoen desnibela.

IRTEERA
Egunak: Apirilak 23
Irteera ordua:Zehazteke
Tokia: Atsegindegi

IBILBIDEAK
Luzera: 11 km
Denbora: 4 h
Desnibel metatua: 600 m gorantz eta beherantz 850 m inguru.
Zailtazuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharreko materiala: Mendiko material arrunta.