Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEN IRTEERA

Artikutza.

Artikutza.:: mendirizmendi.com

Artikutza ezagutzeko aukera izango dugu

mendirizmendi.com  | 2017-05-02

Artikutza ezagutzeko aukera izango dugu. Familiak eta gaztetxoak ongi pasatzeko aukera paregabea.

Nafarroan dagoen inguru babestuta hau, Donostiako udaletxearen jabetzapean dago. Asteburu honetan bere basoak, errekak eta natura altxorra ezagutuko ditugu familia giro eder batean. Natura gustukoa baduzu, anima zaitez!

Datu interesgarriak
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoak.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.

OHARRA: Irteera ASTE BURUKOA da.

Irteera Maiatzak 12-14an izango da, Elkartetik abiatuta, arratsaldeko 18:00tan.
Izena emateko edo zehaztasun gehiago izateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.

Izena emateko epea maiatzaren 11an amaituko da.