Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Bisaurin (2.667 m).

Bisaurin (2.667 m).:: José Luis Ordovas

"Senda de Camille": lehenengo bi etapak egingo ditugu

mendirizmendi.com  | 2017-05-13

“Senda de Camille” Echo, Aisa, Lescun eta Anso eremuetan dagoen ibilbide zirkularra da. Ibilbidearen izena Pirinioko azken hartz autoktonoaren oroimenez jarrita dago.

Camille Pirinio mendizerran bizi izandako azken hartz arrea izan zen (Ursus arctos pyrenaicus). Orain dela zazpi urte geroztik ez dira bere aztarnak gehiago aurkitu eta ofizialki hiltzat emana dago. Hala ere, ordurako hartz nahiko zaharra zen, 25 urte baino gehiago baitzituen. Bere bizitza osoa Frantziako Bearn bailaran, Aragoiko Anso eta Echo herrien eremuetan eta Nafarroako Roncal bailaran igaro zuen. Hori dela eta ibilbideak bere izena darama.

Ibilibide osoak 6-7 etapa ditu. Elkarteak urtean pare bat alditan asteburuko irteerak antolatuz etapa guztiak osatzeko asmoa du. Ibilbide osoak 104 km ditu. Etapa batzuk motzak dira edota desnibel txikikoak dira, beste batzuk ordea nahiko luzeak. Hernanitik irten eta etapa hasierara iristeko bidaiatzeko dagoen denbora kontuan izanik, irteera bakoitzean etapa bat edo bi egiteko asmoa dago. Lehenengo irteera honetan 2 etapa burutuko ditugu.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPEN LABURRA
1 etapa
Hernanitik bidaia egin ondoren, autobusak Siresa herria pasa ondoren Gabarditora igotzeko dagoen bidegurutzean utziko gaitu. Lehenengo etapa hau motza da eta helburua oinez Gabarditora igotzea eta bertan gaua pasatzea da. Jende askok etapa hau Lizara aterperaino luzatzen du, baina guk horrela egingo dugu, Gabarditokoek diseinatu eta burutu zutelako lehenengo aldiz Camille ibilbidea. Autobusetik jaitsi eta ibaia zubitik gurutzatu ondoren, marka gorri-zuriz adierazitako bidezidorra hartu behar da ezkerrera. Galerarik gabe ordu edo ordu t´erdiko igoera jarrai batek Gabarditoko aterpearen aurrean utziko gaitu.

2 etapa
Ondo gosaldu ondoren Lizarako aterpera doan bidea hartuko dugu. Hasiera batean baso barrutik egiten da bidea, baina ordu erdi ingura goi soroetara irteten da. Mendiko soro hauetatik bideari jarraituz 2-3 ordutan Lo Foraton izeneko lepora iritsiko gara. Bertan, nahi duenak, Bisaurin igotzeko aukera izango du. Nahi ez duenak, bideari jarraitu eta, ordu eskasean, etaparen amaiera den Lizara aterpera iritsiko da.

IRTEERA
Egunak: Ekainak 3 eta 4.
Irteera ordua: 13:30 h
Tokia: Atsegindegi.

ETAPAK
Luzerak: 2,70 km lehenengo etapak eta 10 km bigarrenak.
Denborak: 1-1:30 h lehenengo etapak eta 3-3:30 h bigarrenak.
Desnibel metatuak: Lehenengo etapak 460 m gorantz. Bigarren etapak 650 m gorantz eta beherantz 500 m inguru.
Zailtazuna: Zailtasun berezirik gabekoa. Bisaurin igotzeko asmoa duenak jakin beste 650 m-ko desnibela gehitu beharko diola bigarren etapari.
Beharreko materiala: Mendiko material arrunta. Aterperako lo-zaku fin bat.

Mugarria. Mugarria.:: Javi Esparza ::