Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Etxolaberriko zubia.

Etxolaberriko zubia.:: Hernaniko Udala - Ondarea Hernani

Etxolaberri, Hernaniko
meatzaritzaren eredua

mendirizmendi.com  | 02-04-2025

Hernanik meatze-ustiapenen tradizio handia izan du. Bere geologia berezi eta askotarikoak hainbat metal-zainen eraketa bultzatu du eta horiek historian zehar ustiatu dira. Irteera honetan meatze arrasto horiek ezagutzeko aukera izango da.

Gipuzkoak meatze-ustiapenen tradizio handia du. Bere geologia berezi eta askotarikoak hainbat metal-zainen eraketa bultzatu du eta horiek historian zehar ustiatu dira. Geologia- eta meatze-barietate hori Hernanin ere aurki dezakegu.

Etxolaberri horren adibide da. Bertan meatze-jardueraren hondarrak aurki daitezke, eta azpiegituren aztarnak kontserbatzen dira; izan ere, leku horretara iristeko ezintasunari esker, ez dira aldatu ondorengo giza jarduerengatik. Meatze-galeriak, karga-siloak, kanalak, presen hondarrak, eraikin batzuen fatxadak eta lur-berdinketak aurki ditzakegu ondare-balio handiko espazio txiki batean, XIX. mendeko meatze-jarduera baten adibide gisa. Hala ere, kontserbazio lan sakonik ez denez egin, ingurumen-baldintzengatik eta landaredi oparoagatik azpiegitura guzti horiek hondatzen ari dira.

Inguru hauetan elkarren oso hurbil dauden 14 meategi daude inbentariatuta. Galeria batzuetan, teknika zaharrak hautematen dira, erromatarren garaikoak. Gehienak egoera txarrean daude eta ez da gomendatzen gehiegi sartzea.

Bertan aurkitzen da Etxolaberriko zubia. Interes kultural handiko gune da, inguruko bi meategi zaharrenekin, Gipuzkoan geratzen den zubi erromatar bakarraren aztarna izan daitekeela uste da. Zubia erdi-puntuko arkuan egindako eraikina da, baina oso hondatuta dago.

Datu interesgarriak
Eguna: Apirilak 13
Irteera ordua: Goizeko 8:00tan
Luzera: 12 km
Denbora: 5 ordu inguru.
Desnibela: 550 m gorantz eta beste horren beste beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta. Galtza luzeak eta bastoia eramatea gomendatzen da.

OHARRA: Irteera egun erdikoa da.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 640 535 975

info@mendirizmendi.com

Info Montaña