Muniskue.:: Munibe
Hernani ezagutuz:
Onddiri bira
urtea hasteko
mendirizmendi.com | 2024-12-29
"Hernani ezagutuz" egitasmoaren barruan, aurreko urte batzuetan egin dugun modura, Hernaniko paraje ederrenak ezagutzeko aukera izango dugu. Kasu honetan Onddi inguruak.
Ibilbide honek Onddi mendiaren inguruan zabaltzen diren bailara eder eta basatiak ikusteko aukera emango digu. Bestalde, bertan aurkitzen diren egitura megalitikoak ere ezagutzeko parada izango da. Eremu zoragarri hau ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Anima zaitez!
Ibilbidearen deskribapena
Atsegindegitik irten eta oinez, Loidi auzotik pasatuz, Pardiola baserrira hurbilduko gara. Baserriaren eskuinean jaiotzen den pista, aldaparik ez dunena, hartu eta bertatik 100 m egin ondoren ezkerretara jaiotzen den bidea hartu behar da. Bide horri jarraituz Pozontarriko lepora igoko gara.
Zertxobait jaitsi eta ezkerreko pista hartu behar da. Pista honek Muniskora eramango gaitu.
Muniskotik behera egin eta pista batekin egingo dugu topo. Pista horri jarraituz Pardiolara itzuliko gara. Ibilbidea amaitzeko, etorri garen bidetik Hernaniko kaxkora itzultiko gara.
Datu interesgarriak
Irteera eguna: urtarrilak 12
Irteera ordua: goizeko 8:00tan
Luzera: 16 km
Denbora: 5 ordu inguru
Desnibela: 350 m gorantz eta beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik ez.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
2025-01-20
Mendiko eskia eta
erraketak Portaleten
2025-01-14
Iritsi da urteroko
hitzordua:
Zuhaitz Eguna
2024-12-01
Urtea bukatzeko
Eskas, Artikutza
eta Goizueta
2024-11-22
Besabitik
Ugaldetxora Muniskuetik
barrena
2024-11-06
GR-20a osatzeko etapa eta Bazkide Egunaren ospatzeko bazkaria
2024-11-01
Aldura 544 m Atalaia itsaso kantabrikora
2024-10-24
Iturregi plaza, z/g
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo