Mutriku.:: Silmendi
Mutrikutik
Eibarrera
GR-121 ibilbidetik
mendirizmendi.com | 2025-03-09
Etapa honekin GR-121 ibilbidetik egingo ditugun etapei hasiera emango diogu. Lehen etapak Kantauri itsasoa eta Gipuzkoako barrualdea konektatzen ditu.
GR-121, Gipuzkoako Itzulia bezala ere ezagutzen den ibilbidea da. Ibilbide handi honetako 300 kilometro baino gehiagok Gipuzkoako probintziaren perimetroan barrena eramaten gaituzte.
Kontrastez betetako ibilbidea da. Zati handi batean itsaso hurbiletik doa, baina ibilbidearen hiru laurdenak probintziako mendietatik doaz, gora eta behera eginez. Beraz Gipuzkoako eremuak sakon esploratzeko aukera eskaintzen du.
Ibilbide osoa 10 eta 20 kilometro arteko ia 20 etapatan bana daiteke. ibilbidea bi noranzkoetan egin daiteke. Mendiriz mendik ez ditu etapa guztiak egingo, politenak iruditzen zaizkigunak soilik. Aurten egingo ditugun bi etapak Mutrikutik Arantzazura, Kantauri itsasoa Aizkorri-Arazko Natur Parkearekin lotzen duen “Bizkar ibilbidea” izenarekin ezagutzen den ibilbidearen zati dira. Izen hori bidearen ezaugarriak ematen dio, mugari jarraituz bizkarrez bizkar baitoa bidea.
Ibilbidearen deskribapena
Mutrikutik irten eta Kalbarioko baseliza aldera igotzen hasi behar da. Errepide bat gurutzatu eta Arno mendi aldera igotzen hasi behar da. Ibilbidea ez da gailurretik pasatzen, baina Arno mendiak bere magaletan duen artadi zoragarri guztia zeharkatzen da. Gailurretik metro gutxira dagoen lepora iristerakoan bideak behera egiten du. Baso gerizpean jarraituz Arnoatera jaitsiko gara. Bertan iturria eta Arnoateko harraska dago.
Eguliz eta Urkarregi gailurrak inguratuz San Miguel mendatera jaitsi gara. Errepidea gurutzatu ondoren bideak berriro gora egiten du eta tarte labur batean 200 metroko desnibela igotzen da. Kalamua gailurra inguratuz, Kalamuakolepora iritxiko gara. Hemendik aurrera bideak behera egiten du Eibarrera iritsi arte. Akondiako baselizara arte jaitsiera leuna da, baina Santa Kurutz baselizatik aurrera malkartsua da. Santa Kurutz baselizan iturria dago eta piknik-mahaiak eserita jan ahal izateko. Azken zatian, tarte labur batean, 400 metroko desnibela jaisten da Eibarren amaituz.
Datu interesgarriak
Eguna: Martxoak 23
Irteera ordua: Goizeko 7:30tan
Luzera: 22 km
Denbora: 7-8 ordu inguru.
Desnibela: 1050 m gorantz eta 950 beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa. Ibilbide luzea
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
2025-04-21
2025-04-02
Etxolaberri, Hernaniko
meatzaritzaren eredua
2025-03-25
2025-03-04
Aresotik
Gorritira
basoan zehar
2025-02-06
Hernani ezagutuz:
Oriamendi eta
bere historia
2025-01-20
Mendiko eskia eta elur-erraketak Portaleten
2025-01-14
Info Meteo