Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Alba gailurra.

Alba gailurra.:: travesiapirenaica.com

GR-11 3. etapa:
Elizondotik Urkiaga mendatera

mendirizmendi.com  | 10-05-2018

Hirugarren etapa ez da oso luzea eta igoera nahiko progresiboa denez mendian ohituta dauden guztientzat aproposa da. Seinaleztapena ona da, baina lainoarekin etaparen goiko aldean orientatzeko arazoak egon daitezke.

Maiatzak 20rako egutegian aurreikusita zegoen irteera (Gorostiaga - Otadegi - Bonororrotz - Gorostiaga) Elkartearen esku ez dauden arrazoiengatik ezinezko da burutu eta horren ordez, urtarrilean egitekoa zena, baina eguraldi txarrarengatik bertan behera utzi zena, egingo da.

Ibilbidearen deskribapena eta xehetasunak jakiteko egin klik hemen.

IRTEERA
Egunak: Maiatzak 20
Irteera ordua: 7:30 h
Tokia: Atsegindegi.

IBILBIDEAK
Luzera: 18 km
Denbora: 6 h inguru.
Desnibel metatua: 1.100 m inguru gorantz eta 350 m beherantz.
Zailtazuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharreko materiala: Mendiko material arrunta.

Oharra: Bazkaria motxilan eraman behar da.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña