Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Ausa Gaztelu.

Ausa Gaztelu.:: mendirizmendi.com

GR-20 4. etapa: Amezketa - Ataun

mendirizmendi.com  | 27-02-2024

GR-20 ibilbideari jarraituz guztiz Gipuzkoako lurretan barrena doan etapari ekingo diogu honetan. Laugarren etapa honek ibilbide luzea du. Beraz, ongi prestatuta egon behar da, bestela neketsu egingo zaigu eta.

Ibilbidea hainbat interes guneren albotik igarotzen da. Lehena Ausa Gaztelu gailurreko gotorlekuaren hondakinak dira. XIII. mendeko Erdi Aroko gotorleku baten aztarnak dira eta Goierri eta Irurtzun lotzen zituen bidea babesteko funtzioa zuen.
Beste gune interesgarri bat Arkako putzua da. Aralar bezalako sistema karstiko batean, ura lurrazpitik mugitzen da eta batzuetan tarteka azaleratu eta erreka eta osin ederrak sortzen ditu. Uraren indarra erakusten duten adibide horietako bat Arkaka putzua da.

Ibilbidearen deskribapena
Amezketako Ergoien auzotik irten eta Zazpi Iturriko haitzak azpitik inguratu ondoren Larraitzera igoko gara. Bertatik Ausa Gaztelura doan bidea jarraitu behar da gailurraren azpian dagoen Errekonta lepora iritsi arte.
Lepotik, bideak emeki behera egiten du. Hasieran mendebaldeko norabideari jarraitzen dio, gero ipar aldera egiten du. Floreaga baserritik gertu dagoen lepora iristerakoan, pista bati jarraituz, behera egiten du berriro eta Zaldibia eta Arkaka lotzen dituen errepidera jaitsiko gara.
Zaldibia aldera errepidetik metro batzuk egin ondoren, errekaren beste aldera pasa eta pista bati jarraituz igotzen hasiko gara Amundarain lepora igo arte. Bertatik ibilbidearen amaiera izango den Ataungo San Martin auzora jaistea soilik geratzen zaigu.

Datu interesgarriak
Eguna: Martxoak 17
Irteera ordua: Goizeko 7:30tan
Luzera: 25 km
Denbora: 7-8 ordu inguru.
Desnibela: 900 m gorantz eta beherantz.
Zailtasuna: Ibilbide luzea. Fisikoki ongi prestatuta egon behar da.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta. Bazkaria mendian egingo dugu.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña