Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

La Moleta.

La Moleta.:: Komando Kroketa

La Moleta (2.572 m):
Izas eta Ip haranen artean

mendirizmendi.com  | 02-07-2018

Ip bailaran dagoen gailur polit hau egiteko aukera paregabea. Zailtasun baxuko ibilbidea, baina desnibel handikoa. Nahi ez duenak ez du zertan gailurra egin beharrik, bariante errezago bat prestatu baita.

Canfrac Estación herriaren eki aldean kotxeentzako dagoen aparkalekutik hasten da bidea. Aragon ibaia gurutzatu ondoren bidezidorrak geltoki internazionaleko trenbidera hurbiltzen gaitu. Trenbidea gurutzatu eta beste aldean dagoen bidezidorra jarraitu behar da. Igotzen hasi eta 20 min ingurura bidegurutze batera iritsiko gara. “Fuente de los Ingenieros” adierazten duen bidea hartu behar da. Bideak zig-zag ugari eginez gora egiten du. Desnibela handia da, baina bideak bira pilo bat egiten dituenez oso igoera erosoa da. Fuente de los ingenieros iturritik igaroko gara. Normalean ez du urik eramaten. Horrela bada, zertxobait gorago badago ura hartzeko beste Chorro del Concejal izeneko iturria. Tarte honetako bidea eta hurrengo bi ordutan egiten dena baso barrutik egiten da. Igotzen joan behar da, basotik irten eta Elvira izeneko iturrira iritsi arte.

Iturrian ura hartu ondoren, bideari jarraitu eta berehala Camino de la Carreta izeneko bide zabalera iritsiko gara. Bidea urtegitik irteten den hoditeriaren gainean eginikoa da. Hoditeria horretatik Canfrac Estación herrian dagoen zentral hidroelektrikora eramaten da ura.

Bertara iristerakoan bi aukera daude:

Lehena eta errazena
Camino de la Carretari jarraitu eta Ip urtegira hurbiltzea da lehenengo aukera. Bidea laua da, ia ez du desnibelik, eta ordu baten inguruan urtegian uzten gaitu.

Bigarrena eta gogorragoa
Indartsu edota gogotsu daudenak Moletara igotzeko aukera izango dute. Horrek beste ia 2 orduko igoera suposatzen du (500 m-ko desnibela). Denbora horri Ip urtegira jaisteko beharko den beste ordu osoa gehitu behar zaio.
Moletarako igoeraren azken zati honetan ez dago bide argirik eta han-hemenka dauden bide arrastoei jarraitu behar zaio. Igoera gogorra da, baina lasaitasunez hartuta nahiko ongi egiten dira azken 500 m-ko desnibela. Gailurrera igotzeko tximini labur eta erraz batetik egiten dira azken metroak. Goitik bistak izugarriak dira. Gure azpian Iserías iboia, ipar aldera Midi d´Assou, hego aldera Collarada (2.884 m), bere ezkerrean, Pala de Alcañis eta Punta Aguila (2.697 m) eta gure ezkerrera Picos de la Troquera (2.597 m) gailurra. Bailararen beste aldean Lecherines eta Aspe gailurrak.

IRTEERA
Egunak: Uztailak 21 eta 22
Irteera ordua: Eguerdiko 13:00 h (bazkalduta etorri; bidaian ez da bazkaltzeko geldiunerik egingo).
Tokia: Atsegindegi.

IBILBIDEA
Luzera: 12 km
Denbora: 7-8 h.
Desnibel metatuak: 1.500 m gorantz eta beherantz.
Zailtazuna: Zailtasun berezirik gabekoa. Desnibel handia.
Beharreko materiala: Mendiko material arrunta. Aterperako lo-zaku fin bat.

OHARRA: Lehenengo egunean, larunbatean, Villanuatik Canfranc Estaziora oinez igotzeko ideia dago. Ibilbideak 9 km inguru ditu eta 200 m inguruko desnibela. Zamarik gabe, lasai-lasai, 3 ordutan egiteko bidea da.

Canfranc geltokia. Canfranc geltokia.:: Txe Zuza ::

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña