Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

GAZTETXOEN IRTEERA

Usoko basoa.

Usoko basoa.:: Mikelarri

"Hernani
ezagutuz":
Latse

mendirizmendi.com  | 25-12-2018

Mendez mende Usoko bailara sortu duen izen bereko errekaren lerroa jarraituaz, hainbat fauna eta flora espezierentzako babesleku bikaina den harana ezagutzen joango gara. Ibilbidean zehar ere, gizakiak historian zehar utzitako bailarako baliabide naturalen ustiaketaren aztarna diren arrastoak ikusiko ditugu.

Informazio praktikoa: ibilbide hau berez ez dago seinaleztatuta. Zailtasun gabeko ibilbidea da. Hasieratik bi kilometrotara (25 minututara) harreta jarri behar dugu: jarraitzen dugun pista nagusia utzi eta ezkerretik goruntz doan pista batetik desbideratu behar dugu. Ibilbidearen erdialdean Akolako atsedenlekua dugu. Itzultzeko, asfaltoa saihestearren, baso ezberdinak zeharkatzen dituen bidezidor eder batetik jeitsiko gara.

Informazio zehatzagoa hurrengo loturan aurki dezakezue:Hernaniko Ibilbide Sarea

Izena emateko
Irteera urtarrilla 13an, igandean, izango da. Biteritik abiatuko gara, goizeko 9:00tan. Ez da izenik eman behar. Nahiko da Biterin azaltzea. Irteera doan da.

Datu interesgarriak
Distantzia: 5,5 km
Denbora: 3 ordu.
Desnibela: 280 m
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.

Mendiriz Mendi

Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745

info@mendirizmendi.com

Info Montaña