Argibielako lepoa, Nafarroa eta Aragoi arteko muga.:: travesiapirenaica.com
Pirineotako zearkaldia GR-11. 8. etapa. Isaba-Zuriza
mendirizmendi.com | 10-06-2022
GR-11 ibilbideko azken etapa izango da hau. Etapa erraza, ez oso luzea eta oso polita da. Animatu!
Izabatik irten eta Belabartzeko sakanera jaitsiko gara hego aldetik datorren pista batekin topo egiteko. Ezkaurre Txikiaren irudi petreoak paisaia monopolizatzen du. Pistatik jarraituz Belabartzeko soroetara den igarobidera iritsiko gara. Pista bitan banatzen da, baita GRa ere, Eskuinetik Ezkaurretik barrena doan GR11.4 saihesbidea doa. Zuzen jarraituta, guk egingo duguna, bailaratik barrena. Zonalde honetan lurra leundu egiten da, ibarraren hondo osoa bordaz eta aziendarentzako larrez beteta dago, eta ezkerretara Izaba eta Zuriza lotzen dituen NA-2000 errepidea paraleloa doa. Bailararen amaiera aldera bideak erreka gurutzatzen du eta gora egiten du Argibiela lepoa iritsi arte. Bertan dago Nafarroa eta Huescaren arteko muga. Nafarroa atzean utzi eta Aragoin sartuko gara. Errepidera begira, jaitsiera leun batek esfortzurik gabe eramango gaitu etapa labur honen amaierara..
Izena emateko
Irteera Ekainaren 19an izango da. Irteera lekua Atsegindegi da eta irteera ordua goizeko 7:30ak.
Zehaztasun gehiago izateko eta izena emateko, elkarteko bulegotik pasa (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiralean arratsaldeko 8etatik 9etara.
Datu interesgarriak
Distantzia: 11 Km
Denbora: 3-4 ordu
Desnibela: 560 m gorantz eta 80 me beherantz.
Zailtasuna: Zailtasun berezirik gabekoak.
Beharrezko materiala: Mendiko material arrunta.
23-04-2024
Aizarnatik Santa Engrazira (507 m)
08-04-2024
04-04-2024
Lazkaomenditik
Zaldibiara
Arkakan barrena
26-03-2024
Apirilaren 28an Akarregi sagardotegian bazkaria egingo dugu
27-02-2024
GR-20 4. etapa:
Amezketa -
Ataun
26-02-2024
Aizpeako meategia,
burdinaren
lurraldea
28-01-2024
Plaza Iturregi, s/n
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo
Info Links