Fitxa teknikoa
21,2 km
2 h
542 m
Ertaina
Perfila
Osiñaga auzotik Urumearen bailaran sartuko gara. Otsuaneko erreka zeharkatzen duen zubia igarota, eskuinera jo behar da errekaren ertzetik Urnietarantz. Hormigoizko aldapa motz baina pikoan gora, GI-3721era heltzen da, Urnietatik Xoxokara igotzen den errepidera. Behin azken horretara iritsita, ezkerrera jo behar da Besabiraino.
Bertan, Oindi eta Aballarri arteko lepora daraman pista hartu eta, behin hara iritsita, metro batzuk jaitsi eta ezkerrera jo behar da Pikoagako zubiraino jaisten hasteko.
GI-3410ra ailegatu eta Ereñotzu atzean utzita, Urumea zeharkatu behar da oinezkoentzako zubiaren gainetik. Hartxintxarrezko bideak Fagollagara eramango gaitu. Ibaiaren ezkerraldea utzi gabe, aurrera egin behar da Osiñaga eta Hernaniraino.
Jakingarriak: bidean ez dago ura aurkitzeko arazorik.
Ohartarazpena: Pikoagarako jaitsieran arreta pixka bat jarri behar zaio zoruari.
Pistaren sarrera Besabin.
Pikoaga.
Fagollagako zubia.
Iturregi plaza, z/g
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo