Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

slide1 slide2 slide3 slide4 slide5 slide6

2012ko azaroan aurkeztu zen Hernaniko Ibilbide Sarea.:: mendirizmendi.com

Markatua Ibilbidea Luzera
HIU-1  baliza Santa Barbara 7,0 km
HIU-2  baliza Sagardotegiak 8,6 km
HIU-3  baliza Onddiri bira 8,4 km
HIU-4  baliza Urruzuno 8,6 km
PR-Gi 1002  baliza Epele 8,6 km
SL-Gi 1002  baliza EreƱotzu 4,1 km
PR-Gi 1001  baliza Oberan 10,7 km
Balizatu gabe  baliza Larregain 3,7 km
Balizatu gabe  baliza Usokori bira 11,8 km
Balizatu gabe  baliza Latse 5,6 km
Balizatu gabe  baliza Aparrain 3,7 km
Hernaniko
Ibilbide Sarea

Hernaniko Ibilbide Sarea sortzeko egitasmoa, Hernaniko ondare kulturala, historikoa eta naturala ezagutarazteko, hernaniarrei aisialdirako aukera berriak emateko eta turismo berdea erakartzeko asmoz jarri zen martxan. Honela, bost urtetako lan gogorraren ostean, Mendiriz Mendik, gure mendi elkarteak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean eta Hernaniko Udalaren laguntzaz, Hernaniko Ibilbide Sarea diseinatu dute.

Sare hau hamaika ibilbide ezberdinez dago osatua eta guztiak zirkularrak dira, udalerriko puntu jakin batean hasi eta leku berean amaitzen baitira. Ibilbideak, era berean, interes kultural, historiko eta naturaleko guneetatik igarotzeko izan dira diseinatuak. Zailtasunari dagokiolarik, zailtasun ezberdineko bideak ditugula azpimarra genezake. Batzuk Hernaniko herritik gertu dauden asfaltozko bideetatik igarotzen diren bitartean, beste batzuk, erdigunetik aldenduagoak daude eta mendiko pista edo bidezidorretatik doaz. Hauetariko bakoitzak bere berezitasuna duenez, gure hasierako helburuetako bat betetzea lortu dugu: Aukera ezberdinak ematen dituen ibilbide sarea sortzea, pertsona bakoitzak dituen gustu edo aukeren arabera, nahi duen ibilbidea egin dezan.

Kontuan eduki beharrekoa da hamaika ibilbideak hiru taldetan sailkatuak izan direla:

Ibilbide urdinak: Lau dira eta arrasto zuri-urdinez margotuak daude ibilbide guztian zehar.
Ibilbide homologatuak: Aiako Harria Natura Parkearen barrutik doaz eta hiru dira orotara. Euskal Mendizale Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen ditu eta eurek markatuak eta balizatuak izan dira.
Ibilbide askeak: Aiako Harria Natura Parkearen barruan dira hauek ere, baina seinalizatu eta markatu gabe aurkitzen dira. Jarraitzeko eta orientazioa ez galtzeko, nahitaezkoa da ibilbidearen deskribatzen duen eskuorria eramatea, edo eta, GPS-rako track-a jeistea.

Web orri honen bidez, jarraian zehazten den ibilbide bakoitzari buruzko informazio guztia daukagu eskuratzea: aurkezpena, ibilbideari buruzko deskribapen zehatza, mapa topografikoa eta intereseko puntuei buruzko informazioa. Honez gain, ibilbide guztien track-ak eskuratu eta jaso ditugu eta web orri honen bidez, deskargatu eta GPS-ra pasatzea edukiko dugu, zehaztasun eta segurtasun handiarekin orientatu ahal izateko.

Hernaniko Ibilbide Sarea 2012ko azaroan aurkeztu zen publikoki hernaniar guztien aurrean eta asko dira ordundik bideetaz gozatzen aritu direnak. Aurkezpen haren ostean Udalak editaturiko esku-orriak banatu ziren doan. Lortu nahi dituenak oraindik ere eskuragarri ditu Hernaniko Biteri Kultur Etxean dagoen Turismo Bulegoan edo eta uda inguruan jartzen den informazio puntuan.

Bukatzeko, azpimarratzekoa iruditzen zaigu esatea proiektu honetan parte hartu duten pertsona guztiak hernaniarrak direla eta euren ilusio eta gogo guztia jarri dutela lan hau ahalik eta hoberen bukatu ahal izateko. Guzti hauei, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu: Mila esker guztioi!