Fitxa teknikoa
5,6 km
1.20 h
283 m
Balizatu gabe
Mendez mende Usoko bailara sortu duen izen bereko errekaren lerroa jarraituaz, hainbat fauna eta flora espezierentzako babesleku bikaina den harana ezagutzen joango gara. Ibilbidean zehar ere, gizakiak historian zehar utzitako bailarako baliabide naturalen ustiaketaren aztarna diren arrastoak ikusiko ditugu.
Informazio praktikoa: ibilbide hau berez ez dago seinaleztatuta. Zailtasun gabeko ibilbidea da. Hasieratik bi kilometrotara (25 minututara) harreta jarri behar dugu: jarraitzen dugun pista nagusia utzi eta ezkerretik goruntz doan pista batetik desbideratu behar dugu. Ibilbidearen erdialdean Akolako atsedenlekua dugu. Itzultzeko, asfaltoa saihestearren, baso ezberdinak zeharkatzen dituen bidezidor eder batetik jeitsiko gara.
Alkatxuringo aska.
Usoko errekako presa.
Latxeko ola zaharra.
Iturregi plaza, z/g
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo