Fitxa teknikoa
8,6 km
2.00 h
150 m
HIU-2
Hernaniko hainbat sagardotegi lotzen dituen ibilbide honek baserri eta sagarrondo artetik igarotzeko aukera ematen digu. Zailtasun txikiko bide hau txotx garaian sagardotegietara doan jendeari zuzenduta dago batez ere. Herriko plazatik oinez irten eta sagardotegi ondoren autobusez bueltatu edo eta jan behar dugun sagardotegian autoa utzi eta ibilbidea egiteko aukera ematen digu.
Informazio praktikoa: iturririk ez dagoenez ura eramatea gomendatzen da. Ez dago galtzeko arriskurik. Mendi bizikletaz bide osoa egin daitekeen arren, puntu jakin batzuetan ume txikientzako aldapatsuegia izan daiteke. Mendiko arropa arina eraman. Aproposa suerta daiteke ibilbidea egiteko: sagarondoak loretan daudenea (maiatza bukaeran), sagarrondoak sagarrez beteta daudenean (irailean), edota sagardoa egiteko prozesuan ari direnean, honek sagar usain berezi bat uzten baitu sagardotegi inguruetan (udazkenean).
Oharra: Ibilbide honetako 6 eta 7 puntuen artean dagoen zatia, HIU-3 ibilbidearen zatia ere bada, bertan arreta berezia jarri beharko da aipatutako puntu hauetan.
Portu auzoa eta lonja.
Sagarrondoa.
Comète sarekoen oroigarria.
Iturregi plaza, z/g
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo