Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

Urruzuno
senderos

Fitxa teknikoa

distancia8,6 km

tiempo3.10 h

desnivel450 m

balizaHIU-4

Deskargak

guiaGida | PDF

mapaMapa | JPG

trackTrack | KML

trackTrack | GPX

Urteetan zehar basogintzan lan egiten zuen hainbat hernaniarren lantoki izan den arren, egun Hernaniko bailara ezezagunetarikoa da. Baserririk eta beste inolako eraikuntzarik gabea, bailara hau osatzen duten ur-sareko erreka eta erreka-ertzak biziki garbiak eta kalitate mailakoak dira. Egun, konifera landaketek nagusitasuna duten arren, pago eta haritzez beteriko bailaratxo eta baso-orbanak ikusteko aukera ere ematen du Urruzunok.

Informazio praktikoa: mendiko arropa arina eramatea gomendatzen da. Ibilbide osoan iturririk ez dagoenez, ura eta jateko zerbait eramatea komeni da. Euri garaian pistak lokaztuak egon daitezkeenez mendiko bota egokiak eramatea gomendatzen da. Igaroko ditugun pare bat basotan bidea ez da oso argi ikusiko, hau dela eta, zati hauetan marka urdinei adi egotea komeni da. Iparrorratza edo GPSa eramatea gomendatzen da. Ibilbidearen hasieran aurkituko dugun malda gogorrak ez gaitu desanimatu behar: hoberena etortzear dago eta ederra da, merezi du!

senderos Ezteizarko pagadi-hariztia.

senderosJibraltarko mugarria.

senderosPurgatorioko erreka.