Fitxa teknikoa
4,1 km
1.15 h
240 m
SL-Gi 1002
Mendeetan zehar Urumea ibaia oso garrantzitsua izan da hernaniar askorentzat. Honela, uholde lautada eta ibaiertzetako lurretaz baliatuz, Ereñotzu eta Fagollaga bezalako auzoak eraiki dira Urumearen bazterrean. Ibilbide honek auzo hauetako biztanleei aisiarako bide bat eskaintzeaz gain, inguruetan dauden garrantzi historiko, kultural eta naturaleko guneak ezagutzera emateko aukera ematen du.
Informazio praktikoa: gaur egun ibilbide hau, bere osotasunean, marka txuri-berdez seinaleztatuta dago. SL-Gi 1002 izenarekin balizatuta dago.
Ereñotzu.
Fagollagako zubia.
Fagollagako uharka.
Iturregi plaza, z/g
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo