Fitxa teknikoa
3,7 km
1.00 h
192 m
Balizatu gabe
Ibilbide interesgarri bezain eder honek, zailtasun txikiko bide bat eginez Hernaniko hainbat trikuharri eta artamugarri ikusteko aukera bikaina ematen digu, era berean bista ederrez gozatzea izango dugularik. Bide batez inguruko sagardotegietara doan jendearentzat bazkal edo afal aurreko txango bikaina izan daiteke.
Informazio praktikoa: ibilbide hau ez dago berez balizatuta. Bidean zehar aurkituko ditugun markak beste ibilbideenak dira. Batzuetan gure bideak bat egingo du markekin baina besteetan ez. Horregatik adi egon beharko dugu eta hemen azaltzen dugun deskribapenari arreta jarri beharko diogu. Kontuan hartzekoa da ehiza garaian Akola-Igorin mendi lerroan harreta handiz ibili beharko dugula ehiza-postuetatik gertu pasatzerakoan.
Akolako artamugarria.
Saratzeta.
Saratzetako lepoa.
Iturregi plaza, z/g
20120 Hernani - Gipuzkoa
Tel.: 943 332 745
Info Meteo