Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

Usokori bira
senderos

Fitxa teknikoa

distancia11,8 km

tiempo3.45 h

desnivel810 m

balizaBalizatu gabe

Deskargak

guiaGida | PDF

mapaMapa | JPG

trackTrack | KML

trackTrack | GPX

Usoko errekako bailara inguratzen duen ibilbideak Hernaniko hirigunea, EreƱotzu eta Usoko errekako bailararen ikuspegi bikainak ematen dizkigu. Aginagamendi, Urdaburu eta Igorin bezalako mendi inguruetatik igaro eta bertako bistez gozatzeko aukera ez ezik pagadi zahar, estazio megalitikoak eta Txirrita bertsolaria zenaren jaiolekua bertatik ikusteko aukera emango digu.

Informazio praktikoa: gaur egun ibilbide hau ez dago markatua. Hau dela eta, ez du bidea adierazten duen balizarik. Ibilbidearen ezaugarriak kontuan izanda, honen azalpen zehatza egiteko asko luzatuko ginateke, beraz, egingo dugun azalpenak, ipar horratza, altimetroa edo GPS-aren laguntza beharko du norabideak ondo hartzeko. Ura eramatea derrigorrezkoa da. Pagosardeko atsedenlekua geratu eta indarrak hartzeko gune zoragarria da. Zailtasun ertaineko ibilbidea da. Hasiera gogorra du eta igoera metatu nahiko handia, baina gainerakoan ibilbide benetan interesgarria da.Kontutan hartzekoa da ehiza garaian Akola-Igorin mendi lerroan harreta handiz ibili beharko dugula ehiza-postu ondotik pasatzerakoan.

senderos Pagosardeko pagadia.

senderosMalmazarko putzua.

senderosUsokoerreka.