Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

ESKI IRTEERA

Eskiatzen.

Eskiatzen.:: mendirizmendi.com

Iraupen eta alpino eski irteera
Cauterets eta Pont d´Espagnen

mendirizmendi.com  | 2018-01-30

Urtero bezala alpino eskia eta iraupen eskia egiteko aukera izango da Cauterets herriko eta Pont d´Espagne-eko eski-estazioetan. Gure esku egon ez diren arrazoiengatik urtarrila amaieran egin behar zen irteera otsailak 10-11ra atzeratu da.

Eski alpinoa, iraupen eskia eta erraketekin ibiltzeko aukera dago. Bai bat bakarra edo hiru horietako edozein konbinazio (adibidez egun batean bat eta hurrengoan bestea). Norberak aukeratzen du.

IRTEERA
Egunak: Otsailak 10 eta 11
Irteera ordua: Goizeko 6:00tan
Tokia: Atsegindegi

Hiru-lau orduko bidaia egin eta gero (geldiunea kontuan hartuta) Cauterets herrira iritsiko gara. Bertan dagoen aterpean gauzak utzi eta eski alpinoa egin nahi dutenak forfaita erostera eta, behar izanez gero, materiala alokatzera joango dira. Iraupen eskia egin nahi dutenak autobusa berriro hartu eta Pont d´Espagnera igoko dira.
Nahi duenarentzat ere erraketekin menditxangoa egiteko aukera egongo da. Hau ere Pont d´Espagnen.

Prezioak hurrengoak dira:
- 13 urtetik gorakoak 90 euro bazkideak direnentzat eta 100 euro bazkide ez direnak.
- 12 urte arte (urte hori barne) 75 euro bazkideak direnentzat eta 85 euro bazkide ez direnak.

Oharrak:
Forfaita ez da prezio horretan sartzen.
Izena emateko epea otsailak 1ean irekiko da.
Izena emateko garaian 20 euro aurreratu beharko dira.