Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Legunbe gailurra.

Legunbe gailurra.:: www.navarricon.es

Legunbe (1.128 m):
Araba eta Nafarroa artean

mendirizmendi.com  | 2019-06-08

Igoko dugun mendi honetan dago inguru hauetako Araba eta Nafarroaren arteko muga.
Oharra: Elkarteko egutegian Baio mendia egingo dela agertzen da, baina ibilbidea aldatu egin da.

Legunbe mendiak ipar aldera, Araiako bailara aldera, amildegi izugarriak erakusten ditu eta hego aldera aldiz, magal leunak. Mendiak bi gailur ditu. Bien artean Legunbeko Haitzuloa izenarekin ezagutzen den zuloa aurkituko dugu. Iraia aldera irekitzen den leiho naturala da.

Ibilbidean Toberiaseko iturburua ezagutuko dugu. Bat batean lurretik sortzen den ur-emari erraldoia da eta Entziako sistema karstikoak jasotzen dituen urak kanporatzen ditu. Ur-emaria nahiko handia denez behera doan heinean ur-jauziak eta forma bitxiak eratzen ditu bere bidean. Benetan ikusgarria da, pena merezi du ezagutzeak.

Ibilbidearen deskribapena
Andoin herritik pasatzen den errekaren eskuin aldetik doan pista hartu behar da. Zubi bat zeharkatu eta berehala hesi metaliko batekin egingo dugu topo. Hesia pasa ondoren ezkerreko bidea jarraitu. Berehala Toberiatik datorren errekarekin egingo dugu topo. Bere ertzetik gora egin behar da iturburura iritsi arte.

Iturria bisitatu ondoren beste aldera pasa eta zertxobait jaitsi behar da pista bat aurkitu arte. Pistari jarraituz gora egin behar da Andoin lepora iritsi arte. Lepoan pista utzi eta ezkerrera, gandor aldera, egin behar da. Mugarriei jarraituz gandorrari jarraitu behar zaio Legunbe gailurrera iristeko.

Jaitsiera igoera baino erosoagoa da. Gailurretik, jaitsiera leun batetik, Urbasako kanpina eramango gaituen pistara jaitsi behar da.

IRTEERA
Eguna: Ekainak 30
Irteera ordua: Goizeko 8:00tan
Tokia: Atsegindegi.

IBILBIDEA
Luzera: 13 km
Denbora: 4 h.
Desnibel metatuak: 550 m gorantz eta 300 m beherantz.
Zailtazuna: Zailtasun berezirik gabekoa.
Beharreko materiala: Mendiko material arrunta.