Mendiriz Mendi Elkartea - Hernaniko Mendi Taldea

HELDUEN IRTEERA

Gailurra

Gailurra:: amuitzttipittapa.blogspot.com

Ziburumendi (411 m)

mendirizmendi.com  | 2020-01-03

Urterari hasiera emateko Lapurdin dagoen mendi xume hau egingo dugu. Irteera lasaia eta egun onarekin paisaia zoragarria.

Ziburumendi Larrun mendiguneko gailur xume bat da. Itsasotik hasi eta Pirinioetako lehen gailur aipagarri da. Justu alboan duen Larrun mendiak duen erakarpen handiagatik ia inor ez da ohartzen Ziburumendiko gailurra hor dagoela, baina hor dago. Hori dela eta jende gutxi hurbiltzen da bertara eta lasaitasunez gozatzen den mendia da.

Naiz eta gailur txikia izan bertatik gozatzen diren bistak izugarriak dira.

IBILBIDEEN DESKRIBAPENAK
Trabaniatik hasi eta hego aldera doan errepidea hartu behar da. Ziburumendiko gailurra zerumugan bereizten da. GR10 ibilbideari jarraituz Mantto Baita landetxera iritsiko gara. Errekatxo bat ezkerrean utziz, aurrera jarraitu behar da. Basotik irteterakoan Larrun mendiaren profil deigarriak gure atentzioa deituko du. Bideari jarraitu behar zaio Deskarga lepora iritsi arte.Lepotik begiratuta Ziburumendi gailurra gure eskuinean (ipar aldean) geratzen da. Bi aldapatxo gainditu eta gailurrean gara. Amabirjina eta gurutzea gailurrean.

Jaitsiera kontrako mendi-hegaletik egingo dugu. Zig-zag eginez bideak behera egiten du. Borda baten albotik pasatu eta zertxobait aurrerago igotzerakoan erabili dugun bidearekin topo egiten da. Bideari jarraituz berehala gara ibilbidearen amaieran.

OHARRA:
Irteera egun erdikoa da.